Gerra, Tornolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-085-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: OIA-085/025
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera
Transkripzioa
- Komeiyak. Hoi denak gue dembun pasa dia.
- Gotzen za zu ez?
- Sei urte nittula gerra torri zen. Nik sei urte nittun.
- 'Ta gotzen za zu!
- Ni bai.
- Ze gotzen za Frantxixka?
- Oi, Ayendolako Joxeantonio difuntua sango zattut. Oiañ mutilla ingo, iña zen. Eta gue itxian betti zea: "Hemen dila, hemen dila!" Holaxe san zun bezelaxe, goun. San niyon: "Libro bat erra beteko nikek bai nik, ordutik hasitakua!" Gauza asko gouan iukitzen 'ttuzu geo. "Hemen dila tropak! San Antonen pasa dila" san zun. Holaxe san zun. 'Ta ahal zunak ahal zun tokira. Batzuk itxeta 'ta Ximoneko amona zenak 'e, "gaixua, gaixua" itten dula. Gue ama zenan (...) zen hua. Hoa gue itxea! 'Ta beste... ba, holaxe eozeiñ ixkiñata.
- Bai, itxe bateku besteta (...)
- Besteta holaxe. Denak beldurka 'ta gorde gizasemik berriz, meta tartin 'ta komei 'ta. Batin behintzat, ni gizasemin artin han niñun. Zea, meta tartin sartu 'ta hara granada sartu! Errotako atzin...
- Errota atzia... Zizpa erra bai! Zipi zapa errak betik gora! Metan tartin 'ta ez harrapatu! Granada hor sartu zenin, harkaitza 're hautsi zun hark. 'Ta...
- (...)
- Zeatikan, Erlaiztikan torri 'men zen hoa. Holoko gauzak pranko bai. Erlaiztik, geo... Zer da hoi? Garailde, zuek ez zenuten izautu, biño. Garailde difuntua, behiyak Errota eaman ber berriz. Gue itxea errota heriyun behiyakin torriya izango zen 'o! Haik berriz, han 'ta Garaialden (...) geo soruan. Arboldeiya eoten zen ordun, uan...
- E?
- Kambitu zen dembo batetik... Arboldeiya aleiya, izaten baizen Garaildenin.
- A!
- Behiyak hara botik. Gu zea, gu bezela ibilliak izan liteke norbait (...) Garaildeneko zea hoa, terrenu hai. 'Ta behiyak han eukiyak zittun Garaildek. Gui zea man, gazta 'ta ogi pixka 't, ttintta biño bai ona! Sekula ez naz ni azten hoi, e! Zea zin, anai-arrebak xaharrak, 'ta mango zigun ogi puska 't eta gazta, onak e! Gazta onetakua izaten zuten! Ttintta biño bai ona! Hoa san gabe ez zizuten maten.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!