Oiartzun (Gipuzkoa)

Lixiba eta egurra

Lixiba eta egurra Gobada nola egiten zen. Gaztainaren su-hautsak ez du balio lixiba egiteko, tinta baitu. Txarondoko atarian urkia zuten eta aitak senide guztientzako zurezko potoak eginarazi zituen, taloa eta esnea jateko. Ilargiari erreparatu behar zaio egurra mozteko: ilbehera eta ilberri mugetan moztu behar da. "Etzizu ihartuko hura". "Denak esku antzakoak izaki". Hark. Lixiba. Zurazkua. Kierra. Abatxak. Barrika. Kupela. Karga.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-085-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gobada nola egiten zen. Gaztainaren su-hautsak ez du balio lixiba egiteko, tinta baitu. Txarondoko atarian urkia zuten eta aitak senide guztientzako zurezko potoak eginarazi zituen, taloa eta esnea jateko. Ilargiari erreparatu behar zaio egurra mozteko: ilbehera eta ilberri mugetan moztu behar da. "Etzizu ihartuko hura". "Denak esku antzakoak izaki". Hark. Lixiba. Zurazkua. Kierra. Abatxak. Barrika. Kupela. Karga.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bai, amai beira ikasi genun!

- Erki. 'Ta geo zea 're kontatu zenin, goara 'ta nola itten zenuten!

- A! Kuela!

- Bai.

- Zu hartzen ai al za hoi denak?

- Bai, bai, hartzen ai da.

- Hartzen ai da.

- Bai, bai.

- Kuela saten geniyon lau hanka... Hiru... Hiru hanka izaten, izaten zittun, hoa. Itten genun arropa... Zeatu.... Kolozkua zeakin garbitzen zen, ai, saten zitzaiyon... Lixiba. Zea botzen zuna, zuriyak. Jarri arropa ahalik eta txukunena gaiñin 'ta geo... Ze jarritzen zen? Lembiziko arropan gaiñin jarri ber zen xapa, xapi garbi bat, geo xakuk... Zakukizkua 'ro holokua. Eta geo gaztaiñan zeak ez du baliyo izaten, len 'e san... San nun hoi lengun 'e!

- Su hautsak?

- Hautsak ez du gaztaiñanak baliyo! Tinta baitu!

- Bai, san zenin bai!

- Ikaarrizko tinta du gaztaiñak. 'Ta bestela itten genun. Beste eozeiñ eur. Urkiya 're bagenun arbola galanta guk ataiyan 'ta. Urki arbola, gue atta zenak, biño denantzat potuk, harrek berriz erain, Garaten izaten zen hor Txantxagorriya 'ro 'ta, harrek itten zittun potuk. Geo gue anaiyak, Anjelek, 'e ikasi zun, biño... Ai...! Denantzako 'ta nik netzako aski politta zen hura, e!

- 'Ta potuk zertako? Eateko 'ro?

- Ez. Talua 'ta esnia jateko 'ta, nehi bazenun ura eateko 'ta, eurrezkuk. 'Ta talo 'ta esnia jateko arront ona, zea, potua zurezkua, be kierrakin. Gue anaiyak itten zittun geo abatxak eta. Abatxa, ez 'zu behiñ 'e ikusi? Hua 're urkiyakin iñ ez bazun 'e harrek! Gue... Iña kupela 're bazen, behiñ iña bazutela bakit guri haik. Barrika ttiki bat lembiziko in zun guriak, anaiyak, Olatzeneku horrek. Geo betzi kargako kupela uste 'ut béak in zula. Geo itxea... Itxeako zeakin, mateialakin gaiña. Zalaiyan beko onduan bazen gaztain bat ikaragarriya, 'ta harrekin iñ zuten, in zen betzi kargako zea, kupela. 'Ta bestia, zazpikua, hoa berriz, anaiya 'ta guk iña zen. Joxek iña izango zen. Denak holaxe, denak, denak esku antzakuk izaki!

- Bai,bai hala...

- Esku antzakuk eta ba al dakizu!

- Bai, bai.

- Iñ itten!

- Jo! Denak esku onekuk! 'Ta, zea, eurra botzekun beituko zuten illargiyai 'ta Frantxixka?

- Bai, uste 'ut... Izango zuten, ez dakit nik, gaztaiña 'ta, ze... Hoixe ez dakit sango 'izuten. Haik dena beák bazekiten biño.

- Ilbehera...

- Ilbeherin, ilberriyan mugatan 'ta, arbolak bota ber izaten baitia. Uste 'ut haltza 're, hoa 're jakitten zuten 'ta, haltza 're be zea du haltzak 'e. Ez zizu ihartuko hora be garaiyin botzen baldin baa. Hua 're eurra nahiko gorra.

- Haltza.

- Haltz eurra.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia