Etorkinak eta euskaldunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2007(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: OIA-062/013
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
- 'Ta geo Oiartzungo jende pilla erra bai, biño kampotik etorriyak 'e izango zin?
- Bai, bai. Bazin.
- Kastillanuk eta!
- Bai, bai. Kastillanuk 'e bazin, kampotik torriyak. Bai, banaka batzuk bai. Biño eskualdun... Gue dembuan euskaldun jendia gehiyo zen. Biño gaur, gaur, zea, kastillanua, bueno...! Ez do ba!
- Biño zuek 'e kastillanoz han ikasiko zenuten!
- Bai, bai. Zerbatte ikasi ber! Zerbatt!
- 'Ta nausiyak 'ta nonguk zin?
- Nausiya berez, ez dakit nongua zen, biño harrei erdaraz aitzen zen guekin, karo, gui iakusteko 're hoa komeni zaiyo, biño ber berrian eskuaraz 'e itten zun, biño oso gutxi, e! Oso gutxi! Bai. Don Ignacio Yurrita. Euskaldunan apellidua zun.
- Biño ez dakizu...
- Don Ignacio! Mutill zarra zen. Andresenin eoten zen apopilo 'ro zea eoten zen. Jan 'ta ean han in, 'ta lo 're bai 'ta.(...) Kaixo mote!
- Len apopilua asko!
- Asko, asko.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!