Igandeetan ere lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2007(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: OIA-062/012
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Ekonomia eta industria » Lantegiak
Transkripzioa
- Bakaziyuk 'e bai.
- Bai?
- Bai, bai. Bakaziyuk hartzeko aukera zenittun.
- Hillabete osua oain 'ta bezela?
- Ez dakit ba... hamabost eun 'o hogei eun 'o, zerbatt hola zien. Bai.
- 'Ta launbatin lana, ez?
- Geo, geo, eurra tortzen zenian, hara jon 'ta han jornal osua erki atea.
- Eta launbatetan lana itten al zenuten, Juakin?
- Bai, bai. Iandetan 'e!
- Bai, e?
- Pastan ai zenak, pastan ai zenak, jaiyan 'e lana. Bai. 'Ta makina urte askuan iandetan jai itten zun, 'ta uan berriz, atzeneko jarri zuten hua 're iandetan 'e lanea. Denak lana.
- Bakarra, iandetan aitzen zinak, txandaka aiko zin?
- Hoixe.
- Iandero ez ziyoten tokatuko?
- Ez.
- Zuen garaiyan 'e bai? 'O iandero, iandero...
- Iandero, iandero.Iandero.Iandero. Nik hoi zortzi ordu ez nun izautu. Geo hamabi ordu igandetan. Batek jai, batek bakarra, txandan. Bai. 'Ta eur, eur pillatzea joten giñanin, zortzi ordu papeleran fabrikan iñ, 'ta berriz eur pillatzea, hoa aparte, e!
- Aparte?
- Hoa bakotxa betzat. 'Ta hola.
- Lan faltik ez zenuten?
- Ez. Papeleran lan asko izaten zen beti. Asko! Jende asko ber zen han.
- 'Ta zea, gerrak 'e han lanin ai ziñala harrapatuko zizuten ba?
- Bai, dudik gabe. Handikan soldao... Gaiñekun papeleran jornala... Jornal exkaxa izaten zen. Sosak atea bai, biño ordun podeiyoz. Ordun podeiyoz. Zortzi ordu iñ, 'ta geo berriro (...ra) jon 'ta, handik hemendik... Bai jauna!
- 'Ta ez ziñazten aspertzen?
- Aspertu!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!