Jainkoaren grazia edo lanarekin irabazia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-052-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2007(e)ko urriaren 03a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: OIA-052/022
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Iritziak » Bizitzarekiko ikuspegia
Transkripzioa
- ...'ttu honek. Hoik terreno hoik denak neriak dia; baatziak eta hoik denak, honenak dia, itxia honenak.
- Bai, bai. 'Ta ordun 'de oaiñ miño merkeuo zen miño ordun 'de dirua zen.
- Diru asko!
- Len 'de erregalo ez zela.
- Bai, diru asko zen ordun. Nik san niyon... nik anekdotak aleiya... nik kontatutako anekdotakin atera zula semoia, apaizak esan zin. Nik, beti gauzak gouan ibiltzen dia, zazpi urte nittula 'o hola, gue amak 'e in ber izaten zun, taberna zun 'ta jendikin artajorran 'ta lana, eta Mieltxo, leno san dut; Tromoiyana, horren amona zen Xaturnina, eta hoik... Mañula horren ama, Mieltxon ama 'ta hoik neskatxa gaztiak 'ta itten zuten fabrikan lana, miñon ez dakit, urtian hiru hilate 'ro fabrikak biali itten zittun, 'ta ordun artajorra 'ta ibiltzen zin eta gue itxea asko joten zin 'ta... horren ama Xaturnina, sekulan... oaindik 'e begitan zakanet. Zazpi urte nittun, oaiñ larogeita kontuk satea nijua, beno, gehiyo gañea... Eta ama neria haik... zelaira jon ber haikin 'ta bi sos man 'ta: "Zuk kontu haurrai" 'ta haur kontzen ni geldittu nitzan 'ta bittarti hartan amona hoi ailletu zen 'ta ijito bat eskea, ordun gehiyo ibiltzen zen eskian, 'ta nik ez dakit ba, bi sos haik amak manak izaki 'ta haik hartu 'ta man niyon ijitu harrei 'ta amona horrek ze esan zin... Oaiñ, saten zin apaizak, "'Ta oain ze pentsatu?", 'ta "Ui...", san zin "Ai, gaixua! Ze gauza erra in 'zun e! Ba, zuk hoi in 'zu 'ta Jaungoikuk leihotik gauza asko sartuko zattu zuri" 'ta ni "Ui, ze sartuko 'te nau?" Harta. Miño geo haundittukin pentsatzen bazu... honek san zina: "Nik hara: Gizon bat ona eman, famili erra, ume onak, neone... hoi denak leihotik 'o nombaitik sartuak izango dia". 'Ta horrekin sermoia ate zula. Anecdotas.
- Jaungoikuk emango zizun, miño zu saiatuta 're bai, ez?
- Klaro, harek beste saiatu in ber da. Betela lan erra zakan! 'Ta holako kontuk asko dia, bizitzan. Batzui san niyon: "Nik?" Attona zar batzuk hor bizi... "Atsua hau beti hemen dailla. Be denbu guziyan ez du lanik iñ", "Hik ez duk oaiñik ixkin bat 'e iñ nik aiña", behin san niyon atton batei: "Izkiñ bat 'e ez duzu zuk iñ nik in ttuten lanak, ixkin bat 'e".
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!