Oiartzun (Gipuzkoa)

Apopiloak

Apopiloak <p>Portuberrin apopilo asko ziren, baita bertan zahartu eta hil zirenak ere. Apopiloak etxekoak bezalakoak ziren. Lehen, etxean zaintzen zen zaharra. Hika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-052-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Portuberrin apopilo asko ziren, baita bertan zahartu eta hil zirenak ere. Apopiloak etxekoak bezalakoak ziren. Lehen, etxean zaintzen zen zaharra. Hika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 'Ta in genun izauera 'ta handikan ezkondu giñan, bai.

- Bai, ze Portuberrin apopilo...

- Asko.

- Asko, ez?

- Lau 're hillak genittun, lengun saten aittu nitzan zeñei: "gu etxiin, denbo batin zarrik ez dela itxiin, gue itxian apopiluk 'e lau hil ttuken, lau!". Gue etxea jon apopilo 'ta han bertan zahartu 'ta miña bat harrapatu 'ta bertan hil, bai. Zuk izautuko zenun Mieltzo, Mieltzo Tromoiya?

- Bai.

- Harren osaba bat 'e ne... han hil yunen. Juergan jon igandikin 'ta kanpoa atera jana 'ta kazkarra 'ta San Antonak eta hoztu da 'ta sotoa sartuta, han lau 'o bost sotun, eta hoi ikaragarrizko hotzikarakin, 'ta goira eaman 'ta... minan lana itten zun 'ta minako gaitza zakan 'ta pulmoniya harrapatu 'ta hantxe hil zen, gue etxian hil zen. Mutilzarra, mutilzarra? Bai, berrogei bat urte 'o. Majua zen, miño juergista. Ixtoia? Ordun beztittu in ber izaten zen hiltzeko, no tenía ropa 'ta be anai bat, meno oaiñ ez da iñor bizi, ikatza itten ai zen tokira jon ne atta 'ta handikan 'ta haren trajikin jantzi eta enterratu zen. Holako ixtoiak dia, bai.

- 'Ta apopiluk ze itten zin: ya etxekuk bezela?

- Itxekuk bezela. Hoimeste urtian... Bestia 're Selpuukua zen, Selpuuko semia 'ta mutil zarra yunen 'ta itxian ez zela ongi 'ta hua 're gue etxea torri 'ta (bire) geitza zuten. Hoi denak... 'ta beste bat 'e... geo hasertuta itxea torri, Altxi, zuk ez zenun izautu, eta hura 're gue etxian sortu zionen, meno, neskaaxta jonta eroi zela ez dakit non 'ta herida in ez kasoik in 'ta geo handikan pulmoita 'ta... behintzat, de noche a mañana, han hiltzen hua 're. Eta beste bada attona, ne attan atta, mutilzar bat izaki anaia 'ta gaizki jarri zen 'ta iñoa 're joteko tokiyik ez 'ta... eta anaiak jaso 'ta hamar urte pasa ziñen harek oyin, hamar urte. Hura 're han hil zen. Lau mutilzar, san niyon "Mutil zarren tokiya". Aleiya, ate zen... oain nola joten din asko... famili asko da eamaten ttuztenak 'ta joten dinak eta ospitalea, 'ta ordun itxian kuidatzen zela xarra, 'ta hola ate genun ixtoia, hemen.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia