Oiartzun (Gipuzkoa)

Errotaberriko iturria

Errotaberriko iturria <p>Errotaberriko iturria, gaur egun Pitusa fabrikaren barruan dagoena, oso ur onekoa omen zen. Altzibartarrek bertatik eramaten zuten edateko ura. Gero Aranburuko iturrira joaten zen jendea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-039-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotaberriko iturria, gaur egun Pitusa fabrikaren barruan dagoena, oso ur onekoa omen zen. Altzibartarrek bertatik eramaten zuten edateko ura. Gero Aranburuko iturrira joaten zen jendea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zea, itturriy hoik bai al zuten izena? Pitusak hartu zittun itturriy hoik 'ta... Zuek bai, deitzen al zeniyoten...

- Beti Errotaberriko itturriya guk. Errotaberriko itturriya.

- 'Ta geo hor, e... Embotillatzen zittuzten 'ta horko urakin ingo zuten?

- Oi! Hoixe! Hoixe!

- Negoziyua!

- Gaiña debalde 'ta aski ur ona bai! Ez? Debalde! Haik dena eosiko zuten, ura 'ta dena!

- Kriston deposittua in zuten, hau bezela. Sukaldia biño... ez dakit zembat izango zittun, biño, ni Pitusan aittua bainitzan pixkatin. Urtebete 'ro pasa nun lanin. 'Ta hoeita... Ez dakit zembat metro kubiko zortzirehun 'o atetzen zin.

- Pilla!

- Hoixe!

- Klaro! Altzibar guztiya hortik hartzen bazun,

- Eateko jendik eamaten zun. Bestela ez, biño, eateko. Jon, torri 'ta itturri freskua! Geo jendia dena... Aramburuko itturrira amakin bat buelta in du jendik!

- Hamakiña...

- 'Ta oaiñ berriz, hora zer do tapatua?

- Ez baitakit nik.

- Uste 'ut galduxea dola hua 're, e!

- Hor pintxe eon nitzanin, horma baldin bazen, (...) goizero, lembiziko barrika koskor bat, barrika e

- Parrilla. 'O... Barrilla!

- Barrilla! Hartu bizkarrin 'ta...

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia