Iturri ugari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-039-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Joxe Mari Carrere - Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2007(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: OIA-039/023
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
- Hoixe! Dena barrenin hartu zuten. Geo beste itturriya bazen, gue baratzan parea atetzen zena, kriston ura atetzen zen. 'Ta guk han esnia freskatzen 'ta iukitzeko 'ta, toki erra genun. Hoa 're zea karri, Errenteikua, zahori bezela itten zuna...
- Bai, sorgiña.
- Dios! Zein zen hoa? Etxabiguren. Karri 'ta barrenin zolua in, 'ta beste itturriya 're barrenin hartu. Geo nik hola, disputan hasi 'ta san izandu niyon zea batei, lanin ibiltzen zen kastillano batei: "¡Un manantial no, dos! ¡Hay dos manantiales ahí adentro, e! ¡Y ya sé yo donde hay más grande que esos dos!" Itturriya! Bai baita, gehiyo atetzen dena hor itturriya badela!
- Nik ian izandu dut, aski ona bai ura!
- Ura? Hor bestia kristona atetzen dena, zubiya biño goruo dela. Nola Olaldeko zubiya?
- Bai.
- Han goruo Pitusa zea itten duna. (Uka)
- Zubiya leno zen, oaiñ ez!
- Zubiya non da? Oaiñ 'e Olaldeko zubiya han eongo da, e!
- A! Bian, ya bai.
- 'Ta Torreneko baratzan 'ta zea hartan, joe, ura! Atzen da han, mekauen! Holako zulo batin bor, bor, bor...
- Bai, e?
- Pilla erra bai, bai. Errekan e! Errekan zean atetzen da.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!