Esmalterian enkargatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-039-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Joxe Mari Carrere - Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2007(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:04:23
- Erref: OIA-039/005
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Altzairugintza , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Toki errea jon dia hamalau milla pezeta, "sestenta mil pesetas"!
- ...joten zen ba lanea! Ugaldetxotik!
- Bai, biño itxian jabe in gabe geldittu. Esmalteiyan nik hoeita lau urte pasa 'ta enkargatua nun almazenian, 'ta iraazten nittun "dos mil doszientas pesetas".
- Hillaetin?
- Hillin, jornala.
- E! Enkargatu batek!
- 'Ta (Pabli) Martinez, han Martinezen semik. 'Ta Martinez eondu zen hogeita hamabost urtian almazenin, 'ta harrek alde iñ in zun. 'Ta harrek alde iñ in zun demboan, Alonso, Anatorio. Famoso zea, Errenteiyan bazen... Esmalteiyan beti zapel gorriyakin 'ta zea, reketin dembun 'ta joten zena 'ta hoa pasa! Mekauen Vitoiyak hartu zun Esmalteiya. Vitoitik karri zuten katxarro pilla bat 'ta pillatan denak jarri nittun 'ta. Nota hartu nun nik ze karri zittuzten 'ta. Harrek in zun... Xiriake nola Oiartzunen. Xiriake hemen bizi baizen 'ta rebisatu zittun Xiriakekin 'ta ofizina jon. 'Ta ofizinatikan torri zen 'ta: "Rufino, ¡Aquí faltan estas piezas y!" "¿Qué piezas faltan?" Papera nik han eskuan. "¡Apuí están esas piezas, e?" 'ta diretorikin torri zen. Vitoiko diretorikin. 'Ta: "¡Has guardau!" "¡No he guardau! Tú antes de ir al oficina tenias que haber revisau conmigo, no con ése. ¡Tenías que haber revisau!" 'Ta biyek hor armatu dugu. 'Ta Vitoiko txoferra han zen "Jo, si eso arma en Vitoria le despachan enseguida." 'Ta beste launak: "¡Sí, como ese es encargau él tambien, e!" biyek eta: "¡Cállate, que te voy a enseñar yo a tí!" " ¿Ya sabes tú para enseñar? Primero tienes que aprender, ya llevo yo veinticuatro años en el almacén y ¿Tú has venido ahora y me vas a enseñar tú a mí? " Vitoira jun 'ta zortzi eun 'o pasik zittun 'ta nombatte han kristona ikasiya izango zen! 'Ta ni seittun jon ofizina 'ta: "kontua nei!" 'Ta: "Kontua zeba?" 'ta: "hola 'ta hola" "Jo, Rufino, ez zeatu! " 'Ta "ez zeatu! Ni ez naz horren bazterrin aiko, e! 'Ta kontua nei prepatu laumbateko!" ' Ta ez ziten prepatu 'ta ni gehiyo jon ez! Hau biali nun azkeneko jornalan billa! 'Ta geo Oxijenutan sartu in nitzan 'ta Oxigenutan sartu 'ta, zeatu ziten: "joe!" fabrikan aitzen zen batek, la Fajek, Ergoingua. La Fajek: "joe, Rufino, in duk astaki erra, e! Enkargatua euki 'ta, Esmalteitik alde ittia! 'Ta: "astakeiya ingo nun, biño ni arron kontentu no! Errelebun lanin 'ta itxeko lanak itteko!" San niyon: " ba al dakizu zembat iraazten nun nik hillin? Bi milla 'ta berrehun pezta eunin, 'o... hillin irabazten nittun! 'Ta oaiñ Oxigenutan ba al dakizu zembat iraazten duten? Zortzi!" "Mekauendios!! Nik 'e alde ingo nikek!" Eskerrak alde in nula, e! Difentzi erreko jornala da, e! Bi 'ta berrehunetikan zortzi milla pezta!
- Joe!
- Karo 'ta jendik usteko zuten ondo kobratzen zenutela! Fabrika zelako 'ta! Biño...
- Enkargatua 'ta bi milla pezta...
- Segurua 're juxtu juxtu juxtu patzen zuten!
- Geo nik inutillidadikin 'o belaunetatikan geldittu nitzan, a los cincuentayseis años geldittu nitzan. 'Ta osaba itxekua 're han ibiltzen zena zen neria, itxekua 'ta Juan Mai 're bai 'ta biyek erretirua hartu 'ta biziko zortzi milla pezta hillero 'ta zeak, Juan Maik hamabi milla pezta 'ta osabak: "Joe, edadi hortan jubilatu 'ta ez du erretiro haundiyik izango! Nik hombeste urtian ibillita hamabi milla pezta..." Nik san niyon: "nik ez 'ttut zuk haimbeste urte, biño hogeita hamabi iraazten 'ttu nik e! Errenteikua!" 'Ta harrek hamabi, nik hogei milla pezta gehiyo! Maldiziyoka han alde in zun! Gutxi kotizatua, biño Oxigenutan kristona patzen ziten jornala, e! 'Ta noix-nahi propinak man, e! Difentzi erreko lanteiyak bazin, e! Joe! Eskerrak alde in nula nik! Beste alu harrekin hasertuta bestela! Bestela han ustelduko nitzan!
- Harrek in zizun bentaja!
- Apuntatzen ai al da hoi? Ez!
- Dena jartzen ai al da hoi? Joe!
- Biño hua ez da biziko?
- E?
- Vitoiko hua uaiñ ez da... 'O gaztegua al zen hua?
- Ez, zarruo zen, biño geo uste 'ut hanka moztu 'ta denak in zizkatela! Seittun miña harrapatu 'ta!
- (...) hanka moztu!
- Hanka moztu! 'Ta geo osaba han ibiltzen zena béakin 'ta: "hi! Hanka moztu ziotek zeai, Anatorioi 'ta..."
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!