Jostatzen eta ehizan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-028-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zuhaitz adarrekin zankak egiten zituzten. Auzokoak biltzen zirenean, habietan ibiltzen ziren. Zozo eta birigarroei habia kendu eta hazteko hartzen zituzten. Garai batean horrelako hegazti asko jaten zen. Zankak egiten zituzten adarrekin. Auzokoak biltzen zirenean txori-habia bila bidaltzen zuten. Habia kendu egiten zen. Garai hartan, zozoa eta birigarroa jan egiten ziren.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Maitane Toledo
- Data: 2007(e)ko ekainaren 12a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: OIA-028/014
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Jostailluk itten genittunak, goenek. E... Zea, este... Zankak. E... Arbola adarran kakuakin, kakua zuten arbola adarrak guenak moztu eta guenak, guenak itten genittun zankak. Bai. Eta jartzen genittun alderantziz, eta haiken gaiñin ibiltzen giñan, bai. 'Ta geo nik baita 're, geo ya... Izebak eta ezkondu zinin 'ta haiken zapatik eta ez nunin, itten nittun alpargatari hiltze batekin egur puska bat josi, takoiyak. Eta han ibiltzen nitzan neriakin hankak ukertuta, biño iruitzen... Gustora! Gustora, bai!
- Imajinaziyuk ze itten dun!
- Imajinaziyua bai. Eta geo ba... Hori, igandetan 'ta auzokukin 'ta ibiltzen baldin bagiñan ba... Ordun 'e jostatzen gutxi. 'O txori kabitan, eta nola nitzan ni gaztina eta ttikina adar e... Mehe batin baldin bazon txori kabiya, nei bialtzen ziten. Gurason batek ikusi 'ta errita maten ziyoten arte. Ez han ibiltzeko nei. Zirikatu itten ziten, klaro! Beák ni biñon... Hasieran esan zattutena, zazpi urte 'o zortzi urte gehiyo, nei zirikatzen ziten 'ta... Ni nombatte harrotuko nitzan 'ta hantxe, txori kabiya billatzea, 'ta ikusten baldin bazuten gurason batek 'o saten ziyoten: "biñon, zuek juiziyo pixka bat ber 'ta hortikan eroi 'ta miña hartuko baldin baluteke, baldin baluke, ze ingo zenuteke?" 'Ta, biño bueno. Beste... Ni bintzat, haikin ibiltzen nitzan 'ta ni izugarriya...
- Konten!
- Hombre! Ni biño zazpi 'o zortzi urte... Neska zea... Zarraguk, eta mutillak berdiñ! Haikin, beákin eamaten zitelako ni oso kontentu!
- Kabiyakin ze itten zen? Kendu?
- Kendu! Eta... Hola haundi xamarrak baldin bazin, zozua 'ro billiarrua 'ro holokua, hazi 're bai itxian. T'a ordun zozua 'ta billiarrua 'ta txoriya 'ta jan itten zen, e! Bai, bai bai. Bai. E... Zea, e... Lumatu 'ta lan pilla bat zun, biño ya ohittu, ohittuta geunden eta jan itten zen.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!