Iratzea ebakitzen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Irazu Apezetxea, Erramun
Garai batean, iratzea oso estimatua zen baserrietan. Azpitarako erabiltzen zen, animaliei azpian ohe gisa jartzeko. Baserritar askok beren iratzelekuak zituzten, baina horretaz gain, baziren herri-lurretan zeuden iratzelekuak ere. Horiek denen artean banatzeko, arau bereziak zeuden. Horietako bat: lehendabiziko hiru egunetan ezin zen segarekin ebaki, igitaiarekin baizik. Auzotar batek araua hautsi zuen. Horrek isuna ekarri zuen, eta isunak, bertsoak.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2007(e)ko maiatzaren 29a
- Iraupena: 0:04:43
- Erref: OIA-023/018
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!