Oiartzun (Gipuzkoa)

Txikierdin dantzan

Txikierdin dantzan <p>Txikierdiko bilerara bidez joaten ziren, lagunekin. Dantza agarratuan ibiltzen ziren, baina Rosariok nahiago zuen sueltoan. Dantza eskatzen bazioten beti izaten zuen aitzakiaren bat ez egiteko, lotsatia izaki.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-021-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikierdiko bilerara bidez joaten ziren, lagunekin. Dantza agarratuan ibiltzen ziren, baina Rosariok nahiago zuen sueltoan. Dantza eskatzen bazioten beti izaten zuen aitzakiaren bat ez egiteko, lotsatia izaki.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kamiyoz.
- Kamiyoz? A bai?
- Bai. Kamiyoz jon 'ta kamiyoz torri.
- Kamiyoz ze? Ugaldetxoño jon da?
- Bai.
- 'Ta geo Txipitotik gotti?
- Handikan gotti.
- 'Ta ez al da hor zeatikan, Zolotiarretikan 'o biria motzaguik ez al da hor?
- Ni behintzat e'nitzan hara sartzen, kamiyoz joten nitzan ni, joten giñan: nekin zinak 'e bai kamiyoz joten zin.
- Zer zenittun launak?
- Launak.
- Zein zenittun launak?
- Oi jesus! Aztu 'izkit oaiñ zein nittun. Batzuk gonadunak eta bestik galtzadunak eta.
- Bitatik?
- Ui, txandaka!
- Ongi! Joe, aukera ordun.
- Jesus, Maria 'ta Jose!
- Oain bezela kuadrillak eta izaten al zin len 'de? Laun taldik 'ta izaten ziñazten?
- Bueno, denetik izaten giñan.
- 'Ta mutillak 'ta neskak batea?
- Bai. Batzuk, 'ta beste batzuk berriz aparte 'ta... Oaingo estiloa ordun 'e. Zuek nola ibiltzen zazte?
- Ba gu... Ahal dugun bezela. Hoi ez da asko kanbitu ordun.
- E?
- Hoi ez dela asko kanbitu. 'Ta dantza? Zea, agarraua uzte al tzizuten?
- Ez, nik ez. Utzi? Ui, agarrau 're ibiltzen zin, ni e'naz beñe ibilli miño... ni al suelto.
- A bai? Bakarrik?
- Bakarrik ni.
- Miño eskatuko zizuten ba dantzan?
- Ui, eskatuko ez zigun ba.
- 'Ta ze, kalabazak maten zenittun o?
- Ui, (...) "ez dut posible gañekun behintzat" "Ezin dut, miñ hartzen dut hankin 'o zean"
- Aitzakiya beti. Lotsatiya izango ziñan igual 'ta.
- Hoixen ba. Lotsatiya nitzan 'ta.
- Nahiz ta sardotegiyan lanin 'ta aittu...
- Bai. Lotsatiya baldin bada bat, hua lotsatiya izango da. Ni hala nitzan behintzat. Oaiñ, gañekun gustatzen zin nei 're mutil gaztiakin 'ta zea, saardoteiyan, 'ta broma 'ta ixtoiyak 'ta hoi denak, 'ta hoi denakin pues ni kontentu eoten nitzan, broma pasata 're.
- Nobiyua 're bazenun.
- E?
- Nobiyua 're bazenun.
- Bai.
- A bazenun nobiyua?
- Noizpatte bazen, ez dakit noiz 'de hasi giñan miño... Noiz hasi giñan Anttoni? Ni e'naz gotzen noiz hasi giñan.
- Denbo asko ibili ziñazten.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia