Oiartzun (Gipuzkoa)

Gerran hildako anaia

Gerran hildako anaia <p>Anaia soldadutzatik libratuta zegoen, baina gerrara joatera behartu zuten. Lehergai bat lehertu zitzaion eta bertan hil zen. Txirrindulari ona zen anaia, Touringen zegoen. Beste anaiak lau urte-edo pasatu zituen soldadu. Garai hartan, ezkonduak eta edadekoak, denak eramaten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-020-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaia soldadutzatik libratuta zegoen, baina gerrara joatera behartu zuten. Lehergai bat lehertu zitzaion eta bertan hil zen. Txirrindulari ona zen anaia, Touringen zegoen. Beste anaiak lau urte-edo pasatu zituen soldadu. Garai hartan, ezkonduak eta edadekoak, denak eramaten zituzten.

Transkripzioa

- Ba hua jon zen frentea. Biño ze san 'zu?

- Leno soldauxka zun, 'ta ate zen libre. Kinze... Bentizinkokua 'ro zer zen hura? Behintzat, libre. Eta gerra hasi zen 'ta eaman zuten 'ta gerran hil zen. 'Ta libre atetako mutilla.

- Hoi da, hoi da.

- 'Ta beste anaiya 're libre ate zen hurrengua. Difentzi gutxi zuten, 'ta hura 're libre. 'Ta hura berriz, soldado in zun geo lau 'ro bost urte.

- Biño aleiya, bertzi in zutela, ez zen be borondatez jon. Bertzi in zuten bea! Behar, behar, beharrazi!

- E... Ez naz akortzen. 'Ta izan ber zun gaiña hura gerran hasi zianian, kampotik, zeatik Alemanitik ez dakit ze, karri 'men zittuzten... Kañoiyak eta nola izaten dia morteruak 'o kanoi ttikiyak 'o ez dakit zer. Eta disparatzen aittu 'men zian asko. Gui san zigun béakin zenak, e! 'Ta san 'men ziyoten... Guriak san 'men ziyon alferezai. Hura berua zeola 'ta peligrosua 'ta hoztutzen utzi ber zela! "¡Ta que no importaba!" Que no séque 'ta no sé cuantos...'Ta botaazi, beai botaazi ber. Bestia bazkaltzea jon 'ta hura geldittu 'ta harrek bota 'ta txikittu bertan!

- Lertu in ziyon!

- Berogiya 'men zeon 'ta lertu nombatte. 'Ta bertan dena puskatua geldittu.

- 'Ta abisua ailletu zen.

- Hogeita lau urte 'ro izango zittun. Hura geo gaiña zean, bizikletan ibiltzen zen afiziyo haundiya zun 'ta karreretan atetzen zen Erreinteyan 'ta barriyo... Herrita joten zian. Soziedadia, Errentiko soziedadia, Turin 'o nola? Hangua zen. Ai! Saten hasi ezkeo, penak pasa besteik ez dila in!

- Hoik aztutzia izango litzake onenea, biño izin dia aztu hoik!

- Ez!

- Izin dia!

- 'Ta beste anaiya hurrungua pasa zun lau urte 'ro... Ez dakit zembat, soldado. Orduan esposatuak eta denak eamaten baizittuzten 'ta jende bastante urtekuak! Harrapatzen zuten guziya! 'Ta geo han eon ber. Trixtura! Galanki pasa ber. Nik ez nitzake izan alegria haundiko gauzak pasatakua biziyan, ez.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia