Oiartzun (Gipuzkoa)

Plantxa

Plantxa Lurrun-plantxa zuten etxean. Barruan egur-ikatza sartuta berotzen zuten. Ekonomikaren aurretik nolako sua zuten kontatu du: ez zen beheko sua, labetxoak zituen. Etxea erre egin zitzaien, eta konpondu zutenean, orduan jarri zieten ekonomika.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-020-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lurrun-plantxa zuten etxean. Barruan egur-ikatza sartuta berotzen zuten. Ekonomikaren aurretik nolako sua zuten kontatu du: ez zen beheko sua, labetxoak zituen. Etxea erre egin zitzaien, eta konpondu zutenean, orduan jarri zieten ekonomika.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Plantxak... Elektrikoik ez zen izaten dembo batian. Biño baporekua esaten ziyoten plantxa, gue itxian oso ona zen gaiña. Fuertia 'ta ona. Beste batzuk bazin geo ate zienak senzilluaguak, biño tapa hola zun, e! Kierra hemen. 'Ta handik, kierretik zun katxarro bat hola. 'Ta harrekin itxitzen zen, biño barrenian ikatzakin, egur ikatzakin sua inta jarri, 'ta berotzen zen, 'ta geo harrekin. E...Zeak beziñ ona zen hora.

- Zer?

- Eletrikua beziñ ona zela hura. Plantxa kasi bea 're hala zen, e! Gue amak... Aspaldi, beno, esposatu zenian 'o... Iosiya izango zuten 'ta ona. Geo bazian itten zutenak, biño txarraguak.

- Bazin beste batzuk, brasa sartu gabe, sutan euki,

- Baita 're.

- 'Ta hoztu bittarte itten zunak 'e.

- Baita 're.

- Biño karo, haik in berko zin noixnahi berotzen jarri.

- Berotzen jarri. Bat berotzen jarri 'ta bestikin plantxatzen. ' Ta hola, 'o bi 'o hiru plantxa jarrita.

- Biño zuk san 'zunak gehiyo aguantatuko zuten, brasakin?

- Harren brasa denin 'ta geo tarteka ber bazen asko, ikatza bota 'ta...

- Ongi garbittu, bestela erropa zikindu!

- Ez. Plantxa garbiya ioten zen gaiñetik.

- Kontuz kontuz brasa sartu 'ta...

- Uango aldian orduan... Atraso haundiya izandu zen, biño (ez, ez) guk plantx hura geo 're ibiltzen genun.

- Bai, e?

- 'Ta azkenin bestik hautsi zigun. Beti eskatzeko tortzen baizin gue itxea. Batek "plantxa utziko nazu?" 'Ta eaman 'ta adiós! Ez bentzat eta ez guetzat!

- 'Ta zer zenuten beko sua? 'O ekonomika?

- Ez genun bekua. Zea... maiya hau balitz bezelako zea bat denian. 'Ta gaiñ hartan itten genun sua. Sua itteko tokiya zun 'ta eskiñan labetxua 'ta bestin 'e bai, ikatza... Egur ikatzakin itten 'tena. 'Ta harrekin. Ez zen ez labeik eta ezer 'e, dembo batian. Geo bai, bagenun. Itxia erre in zitzaigun 'ta hura erre zenian arreglatu zuten 'ta ordun jarri zuten ekonomika.

- Okiyo ekonomika!

- Hura 're harrapatu genun.

- Hua seuruguo!

- Beno...

- Aspertu al za?

- Oi! Nik ze satia nahi 'zu?

- Labaderuna aztu in nau galdetzia...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia