Odieta (Nafarroa)

Aingiriturri

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ODI-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aingiriturri iturriaren inguruko sinesmenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hor bazen, Anozko bidean, bazen iturri bat?
- Bai.
- Eta hor zer egiten zen hor?
- (Miguel Mugiro, berriemailearen suhi gartzarondarra:) Dirue botzen zutela.
- Dirue? bai, badaki, erran du!
- Zuk konta zazu zer egiten zen eta zein egunetan eta...
- Xan Juan egunen! bueno, San Juan bezpera... arratsëan? pasten tzen jende aunditz emendik! aunditz! Aingiriui-, Aingiriturrire; orai etzaio kasuik it(t)en beño, orduen bai. Pues, an... klaro! gero eramaten tzuten... aurre perdin, batek etzuela, badaxuela xarna! bertzeak granoak! eta ola, ta eman arara? t’an ederki garbitu? te xekatzen tzen oiala? utzi an... in biar tzan. Ta reco-? beris (...), ta artzen tzuen gero apezak, elizerako, eskuek sekatzeko ta ola...
- Trapo haiek, oihal haiek?
- Sí, an iten tzien; ni enaiz, akordatzen naiz? ba... aur bet d’emendik, Gerendiandik, itxe ortaa, kartzen tzuten, len, bena bete de granos! beteik tzego? ta... an, bedratzi dei-ias? karri orrara, ta or garbitu.
- Bederatzi zer, egunez?
- Egunes, egunes, ta or sekatu, ederki (...), ta an utzi? ta gero? apeza pasten tzelaik? Arrek? pues... kartzen tzuen itxera.
- Zer ekartzen, oihalak?
- Oiala! oiala! sekatzen tzen urr ure... sekatzen tzena? pues, ta gero uzten tzituzten oia-la an, toallak eta, uzten tzuten.
- Dirurik botatzen zen?
- Bai-bai-bai, bai-bai... biltzen tzen bastante, e! San Juan eunian? ta bi e-... bi egunes eo, San Juan egune? tä ber-, bertze ta, gero? Urtean? Unguruen? tortzen tziren aundiz, ta ala ematen tzuten? ure, ordik.
- Etxerako?
- Itxerako.
- Eta diru horrekin, zer egiten zen?
- Ah, gero apezak? elizerako, recoger...
- Biltzen zuen?
- Biltzen tzuen, bai-bai.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia