Karobia nola prestatu
Hizlaria(k):
Urtubi Gerrikagoitia, Isaac
Karobirako, lehenengo mukurrak ebakitzen dira; aitak zuzentzen zuen lana eta semeek lagundu. Trontza zerrarekin ebakitzen ziren egur zaharrak. Harria eta egurra tartekatzen dira. Hiru ordutik hiru ordura edo betegarria bota behar zaio, suari eusteko, baina garra kanpora irten gabe. Zuloari adreilua jartzen zitzaion inguruan, berotasunak ez zezan ihes egin, eta gorri-gorri egiten ziren adreilu horiek. Ukabilaren neurriko harriak jartzen ziren. Harri egokia behar zen; harrobitik eramaten zuten. Erosi egiten zuten egurra, inguruko basoetakoa, batzuetan gaztainondoak izaten ziren. Aurretik prestatzen ziren egurra eta harria. Soroetarako saltzen zen karea, kintxaleko otzaretan. Artoa eta arbia ereiteko botatzen zen karea.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:06:28
- Erref: NAB-001/023
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!