Muxika (Bizkaia)

Okako jaiak; 3 herrien muga

Okako jaiak; 3 herrien muga <p>Okako jaieguna abuztuaren 4a da, Edurretako Ama Birjinaren egunean. Ibarruri, Muxika eta Gorozika (lehen 3 udalerri desberdin ziren, gaur egun bakarra osatu arren) arteko muga bertatik pasatzen zen errekak zehazten du. Erromeria hiru herrietako batean egiten zen, komeni zenean: udalerri batean galarazita bazegoen bestean ospatzen zuten. Okako Torrebarri, erdi jausita dago, baina Pablok ezagutu zuen bertako familia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-044-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Okako jaieguna abuztuaren 4a da, Edurretako Ama Birjinaren egunean. Ibarruri, Muxika eta Gorozika (lehen 3 udalerri desberdin ziren, gaur egun bakarra osatu arren) arteko muga bertatik pasatzen zen errekak zehazten du. Erromeria hiru herrietako batean egiten zen, komeni zenean: udalerri batean galarazita bazegoen bestean ospatzen zuten. Okako Torrebarri, erdi jausita dago, baina Pablok ezagutu zuen bertako familia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta horko jaixetan ze egoten zan?
- Ba Edurretako zerien, agostuen agostuen lauen edo bostien izeten zan, bai. Hor hor jaixetan egoten zan jaleoa. Ze hor dauz hiru, osake Iburri, Gorozike eta Muxike. Hortxe dibididetan diez. Eta batzuten Goroziken galazota erromerixe eittie edo zera eta orduen eitten zan Iburriko partien igual. Eta Iburrin galazoten bazan Muxiken. Bertan hurrien holan, holakoak be eitten zien eta gero hori bez eta ba.
- Hor mugie ez deu marketan errekiek-edo?
- Errekak bai, errekiek marketan deu. Zugastietatik doan errekiek handiko partie Iburri, eta hametikoa Gorozike eta gero beste bat hor matxoie, trenen matxoien azpittik dator beste errekatxu bet eta harek Muxikegaz. Errekakin, oin be errekak mojoie izeten die.
- Eta han egoten zan Iburriko partien lekue, erromerixe eitteko-edo?
- Hantxe Torrebarrin. Oin etxie jeusten dau, han lekuen hantxe, leutada apur bet eta hantxe, hantxe eitte zan.
- Zuk hor jentie ezetu zendun han bizitzen? Torrebarrin?
- Honbre! Ezetuko ez nabe ba Jose Torrebarri. Jose Torrebarri izen zan horko aittitte. Osake, oin pelotaka jokatzen den ba Apraiz batek altu batek Gernikekoak? Horren aittitten aitte ezetzen neuen nik, Jose Torrebarri. Idi batzuk eukitten bazen eta harekin proban be eitten eban eta bai, Torrebarri.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia