Muxika (Bizkaia)

Zugastietan baltseoa libre

Zugastietan baltseoa libre <p>Zugastietako Hipolito Inunziagak eta bere aitak hil-kutxak egiten zituzten. Hantxe kami&ntilde;eroaren taberna zegoen eta kami&ntilde;eroa bera soinularia zenez, kurtzeroan erromeria egoten zen. Gernikan eta Zornotzan galarazita zegoen baltseoan egitea eta inguruko jende asko hurreratzen zen Zugastietan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-044-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zugastietako Hipolito Inunziagak eta bere aitak hil-kutxak egiten zituzten. Hantxe kamiñeroaren taberna zegoen eta kamiñeroa bera soinularia zenez, kurtzeroan erromeria egoten zen. Gernikan eta Zornotzan galarazita zegoen baltseoan egitea eta inguruko jende asko hurreratzen zen Zugastietan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, Hipolittok honek Inunziagak horrek eitten biezan atautek, bai.
- Hipoilitto kurtzeroakoa.
- Bai. Hipolitto horrek gero Bilbon tabernien ipin bien eta zera, Inunziaga bai.
- Han ez zan egon herratokixe?
- Bai herratokixe exaktamente, hantxe, hantxe, hantxe eitten biezan horek be. Bai.
- Eta berak be eitten bazen?
- Bai Hipolitto zaharrak bai. Eta haren aittek be bai, Felipe, Felipe. Zera izan zen aitte harena.
- Horren etxien be erromerixek asko eitten ei zien, ezta? horren etxe eurrien.
- Bai, Hipolittok han bestie, ha egon zan tabernien zerena, zelan zan kamiñerue zan, kamiñerue bera be soiñularixe izen zan. Han, han eitten zan erromerixe. Gero kurtzeroan fubolien esaten otsien, fubolien jokatzen zan. Kurtzeroan be bai erromerixe eitten zan Zugastietan, bai gerraostien guztiz inportantie. Orduen ez zan egoten baltsioa-eta eitten ez eben itzitten Gerniken eta Zornotzan-eta, "en cambio", Zugastietan bai. Eta hara etorten zan jente asko, trenetan eta oiñez be bai.
- Eta ibiltzen ziñien neskatan-eta?
- Ez, ni ez, ni kobardie izen nitzen, ni ez.
- Bai, seguru!
- Bai, seguru.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia