Muxika (Bizkaia)

1901. urtean Ajurian jaioa eta bizitakoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-042-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1901. urteko San Isidro egunean jaio zen. Jubilatu ostean joan zen Zornotzara bizitzen. Ibarruriko Ajuria auzoko Antxustieta baserrian jaio zen. Bere emaztea Gerrikaitzekoa zen. Bere aita Gerrikaitzeko Anbre auzokoa zen eta ama Mallabikoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zein dan zure izena eta apellidu bixek.
- Isidro Juaristi Alberdi.
- Isidro Juaristi Alberdi. Eta noiz jaixoa zara zu, zein urtetan?
- "Mil nobezientos uno"an maietzien hamabosgarren, goizeko seiretan.
- Edarto. Osake, milla bederatzirehun eta batien jaixoa zara zu.
- "Veinti uno"ko kinttoa.
- Eta oin nun bizi zara?
- Ni hamentxe, trabesian Otaegi. "Calle Otaegi", hortxe paso a nibelen ondoan, pelukerixe deukogu kanto-kantoien han, "Hermanas Juaristis" pelukerixe, errotuloa fijetan bazara, hantxe primer pisoan, lelengoko pisuen.
- Eta nun jaidxoa zara zu? Nun jaidxoa?
- Ni "Aidxuridxen" (Ajuria) Antxustieta etxiek izena.
- Ajuria.
- Ajurias, baia erderaz da "Ajurias", "Aidxuridxe" euskeraz. Ibarruriko barriadie.
- Ibarrurikoa zara zu orduen, jaidxotez.
- Jaidxottez Ibarrurikoa, baia "Barrio Ajurias".
- Eta zure emaztie nungoa da jaidxottez.
- Gerrikaizkoa. Arbazegi-Gerrikaitz.
- Arbaizegi-Gerrikaizkoa.
- Eta zure aitte nun jaidxoa da?
- Nire aitte Zabalien, Anbre baiño harantzatxuau, Zabale esaten otsien kaserioan, etxien.
- Zein herrixen edo zein barridxotan?
- Ba Gerrikaitzen.
- Gerrikaizten, Gerrikaizkoa da zure aitte. Ta zure ama?
- Nire ama Mallubikoa.
- Mallubikoa, edo Mallabi. Zelan...
- Mallabi, Mallabi eta "Madxebi". Erminttie San Juan deko eurrien, etxe esan gure dot /guot/ afanekoa, San Martin Mallabin.
- Ta bueno zu Zornotzara bizitten zemat denpora daroazu Zornotzan bizitten?
- Hogeta lau urte ontxe zemendidxen paseuko diez. Ontxe oktubrien, nobienbrien.
- Osake, hogei ta lau urte Zornotzan herridxen bertan bizitzen daroazuz. Eta Zornotzar bizitten etorri aurretik nun bizi ziñen?
- Hantxe! Ibarrurin.
- Ibarrurin denpora guztixen.
- Hiruroge ta bi urtien.
- Hiruroge ta bi urtien Ibarrurin. Ta oin ya hogeta lau urte Zornotzan bertan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia