Muxika (Bizkaia)

Gaztetako San Juanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-042-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen Ibarrurin erromeria itzelak egiten ziren. Ibarruri, Gorozika zein Maumako mezak abade berak ematen ditu. Ajuria auzoko jaiak San Isidro eta San Juan dira. Ibarrurikoak Andra Mari eta San Pedro. Berak 20 urte zituenean, inguruko herri guztietako jendea hurbiltzen zen San Juanetara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aber Isidro, ta zuk ze iritzi dekozu geur egungo Ibarruridxaz?
- Nik Ibarruridxaz ez dekot nik ez naz...
- Oin Ibarrurin zer, lehengo Ibarrurin zer? lehengo Ibarrurin anbiente gehixau egoten zan?
- Zatixe! Ai esan gure dozu /guruzu/ zelan bizitzen zan jentie. Lehen eitten zan erromeridxe, eitten zan dibersiño itzela, ta oin ezebez. Danak oin eskape dauie: oin ez soiñurik, ez mezarik be kasik ez, ezebez. Abade batek eitten dotsu Gorozikeko, Iborriko (Ibarruriko), Maumeko, Aidxudxeko (Ajuriako)... danak. Han asko eskapeute, oin ya kasik erdidxek.
- Jaidxek-eta ez die eitten geur egun Ibarrurin?
- Bai, Ibarrurin eingo dittuez. Baia guk barriadan San Juan deku ta San Isidro, San Juan ta San Isidro [...] santu [...]. Ta Iborrin Andra Maridxe eta San Pedro. Baia oin, San Juanetan be ez zala egon ezebez kasi esan ostien: jokulari batzuk egon ziela, premidxuek Gorozikera atara zittuela, besterik ez. Bolaka ta pelotaka, frontoie eindde dau, baia iñor bez esan eban, esan eben, ni neu ez nitzen joan, baiña.
- Eta zuk hogei urte euki zeñuzenien, ze anbiente egoten zan Ibarrurin?
- Hogei urte nik neukezenien, San Juanetan-ta han erromeridxe ta jente alegrie. Muxiketik, Goroziketik, ta Maumetik, Gerrikaiztik, Albiztik, Mendatatik, "todo eso" dana hori, zona guztidxe egoten zan San Juanatan, San Juan egune, bigarrenien, hirugarrenien. Oin iñor bez, oin iñor bez. Gabaz, gabaz dau oin.
- Ta ze lehen gabaz be, gabaz be ez zan egoten jaixe?
- Ez, hamabixek, gabeko hamabixetan fuera!

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia