Muxika (Bizkaia)

Buztarriak zelan egiten diren

Buztarriak zelan egiten diren Buztarriak egiteko pagoa eta intxaurra behar izaten zen. Pagoa handia izanez gero, ziriekin laurentzen zuten presara bota aurretik. Uretan izaten zuten behar zen arte. Morgako buztargin batek egin zuen Jesusen buztarria. Urkia ere erabiltzen zen inoiz. Ziriekin zelan laurentzen zuten azaltzen du, laurendu ostean urtera bota behar izaten zen ez sikatzeko. Buztarria egiterakoan, egosi egiten zen eta ostean seboa eman ez arrakalatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-033-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Buztarriak egiteko pagoa eta intxaurra behar izaten zen. Pagoa handia izanez gero, ziriekin laurentzen zuten presara bota aurretik. Uretan izaten zuten behar zen arte. Morgako buztargin batek egin zuen Jesusen buztarria. Urkia ere erabiltzen zen inoiz. Ziriekin zelan laurentzen zuten azaltzen du, laurendu ostean urtera bota behar izaten zen ez sikatzeko. Buztarria egiterakoan, egosi egiten zen eta ostean seboa eman ez arrakalatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Buzterrixek?
- Buzterrixek ein ein biher. Neuk be Barrutabeñan orduen buzterrixe eitteko pagoa edo intxurre edo holakoa izeten zan, en /bidana/ biher dana. Ta ze eitten euen? Ba pago batek zera bada, zirkunferentzi handitxu bada, laurendu zirixekaz ta gero presara bota. Ta neuk be ezin neun topeu zerik, buzterrixe, oniñogarren buzterrixe kamaran dau, ta laurendu ta han uretan euki /bidanerako/ biher danerako. Ta hara handik atara ta ekarri ta Mendigurenen /eisten/ ein osten Morgako buztergin batek. Buzterrixek holan.
- Merkiek be ez zien izengo ezta?
- Tire ba. Orduen orduen be, orduen be dirue kostetan zan-ta, baia ba /bideunak/ biher deuenak /bideu/ biher deu ta ein ein biher.
- Orduen zer zan intxurre ta…
- Intxurre ta pagoa jeneralien, urkixe be bai, baia jeneralien hori.
- Ta esan dozun hori “laurendu”-eta eitten zala-eta. Zelan eitten zan?
- Laurendu zirixekaz, honekaz porriegaz jo ta arrakalatu erdittik ta gero erdi bi eitten zan lelengo, ta gero, ha erdixe, ha be erdi bi, ta gero segiduen ein biher ez badeu uretara bota siketu ez ditten, bai gogortu ez ditten.
- Ta gero berari be ze emoten jakon ganetik, barnixe moduko zozer, edo ze emoten jakon buzterrixeri?
- Seboa guk.
- Seboa?
- Bai.
- Seboa, ta zetako izeten zan seboa?
- Arrakaletu ez deitten. Lelengo egosi eitten zan buzterrixe balde baten-edo, ostantzien arrakalatu eitten dala ta sostenitako ta gero seboagaz bai.
- Baia buzterri bat bizi guztireko, ezta?
- Bai zera! Bai zera, ke ba!
- Estropietan zien?
- Bai, igual idi pareja bakotzeko ba buzterri bet-edo, halan.
- Baia zemat zematero barriztu biher izeten zan buzterrixe ba?
- Buzterixe barrizteu ein lei, baia segun nundik. Kasu baterako, idixek kokot handixe badeko, ba orduen hemengo zera naseittu ein /bitsezu/ biher dotsezu ta /eittetsie/ eitten dotsie barrutik jan, ta adar-lekuek-eta.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia