Azpeitia (Gipuzkoa)

Laneko istripuak eta asegurua

Laneko istripuak eta asegurua Egurra mozten izandako istripuak aipatzen ditu: 65ean hanka hautsi zuen egur bat erori zitzaiolako gainera; 92ra arte, ordea, ez zuen istripu gehiagorik izan; eta 92an berriro hautsi zuen hanka bera kamioitik salto eginda. Lehen ere baziren istripu-aseguruak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-066-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Egurra mozten izandako istripuak aipatzen ditu: 65ean hanka hautsi zuen egur bat erori zitzaiolako gainera; 92ra arte, ordea, ez zuen istripu gehiagorik izan; eta 92an berriro hautsi zuen hanka bera kamioitik salto eginda. Lehen ere baziren istripu-aseguruak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Makiña bat eskapada ingo zenuen egurretan?
- Bai, latzak bai. Nik "año" sesentaizinkon hankia hausi nun lenengo, goitik egur bet etorri o tronko bat eta azpin pasa nindun; ta handiken'e "de sesenta y cinco a noventa y dos" ez nun akzidenteik ezer euki. "Sesenta y cinco a" nobentaidosea ez dakit zenbat urte dan, hogeita zazpi o. Ta ezer'e. Ta geo nobentaidosin berriz kamionetik saltau ta hankia hausi nun berriz, bea, hanka bea.
- Ordun lanen zenbiltzaten garaien, seguroik eta ez zan izango?
- Bai, akzidentekuk bai.
- Bazeuden?
- Bai, bai, akzidenteku seguru beti pagatzen gendun. Leno zeaik ez, oain bezela, zeaik ez zan egoten beste seguro pamiliar eo, ez dakit zer. Garai hoietan hamen ermandadie bezelako basarritarrak inde ta zeoze ta eukitzen zeben, baiño ordun seguro sozialik eta zeaikan, beste autonomoik eta bedeinkaziyok eta den hau gerora hasitako sistemak die hoyek. Ta hola.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia