Idiarentzako baba, zahia eta ardoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-033-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 04a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: MUX-033/012
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Aisia » Kirola » Herri-kirolak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ta entrenatako ze emoten zotsazun idixeri-eta probatako ta ze jateko edo ze?
- Jan guk? Guk geuk ezebez, ididxeri babie, ididxeri babie ta gabetan horra Zorrontzara joateko ba ardaua emoten notsien gabien.
- Ardaue?
- Bai goizien babie ta zahidxe ta gabien ba jatekoa ostantzien ta ardaua. Ba sarri euki giñun ogetik jai ta mantetute mejore dittezen apur bet ta izerditten egoten zien korta, ta.
- Ta ardauek ze eitten otsien ba?
- Ardauak berotu, berotu, bai. Hemen koadrilla bat junteu zen gero ba jokatzeko ba euren artien, ta harek pageu ostiezan ardauak-eta.
- Bai ze merke ez dotsun urteko ba.
- Ez, ez zauen zorrik-edo, baia pozik hantxe zerien-ta. Nik neuk ez betiko jatordue bai, baia babie ta zera ardaua ba koadrillien konture.
- Ta zemat ardau emoten tsazuen ba?
- Bakotzari azunbre erdi ardau ingeru.
- Zemat da hori?
- Litro bat.
- Litro bat.
- Litro bat bai.
- Eta bestiek be hori emoten bien, beste probalarixek –eta be bai ardaua-eta emoten zotsien?
- Bai, bai.
- A orduen normala zan?
- Bai, bai, bai. Ardaua holan proban-ta dabillenak asko, babie, zahixe ta ardaua. Bai, bai esaten euen honek Santi Morga, hemengo Morgako bat, afanekoa zan ta idixek be onak eukitten zittun onak beti ta oillotan be baztarrak eukitten euen. Ta andriek esaten euen eurenien jaixoten dien arrutzek erdixek idixek jaten dittuela, gizonak erregular gabetan arrutzek, bai bai. Ta proba asko irebazten euen, asko, idixek be kapritxokoak ekezan ta, beti zan, “nor?” ta “Santi Morga”. Ta Santi Morga ta bai, Ibarran zera zan hori, andrien aitte.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!