Muxika (Bizkaia)

Garizuma eta bekatuak

Garizuma eta bekatuak Komulgatzera baraurik joan behar izaten zen. Konfesatzerakoan beldurrez egoten ziren, baina derrigorra zen. Dena kontatu behar izaten zen. Garizuman ez zen erromeriarik egoten, baina kanpoan egotea ere bekatu ei zen handik pasatzen zirenek sortarazi zitzaketen pentsamenduengatik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-026-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Komulgatzera baraurik joan behar izaten zen. Konfesatzerakoan beldurrez egoten ziren, baina derrigorra zen. Dena kontatu behar izaten zen. Garizuman ez zen erromeriarik egoten, baina kanpoan egotea ere bekatu ei zen handik pasatzen zirenek sortarazi zitzaketen pentsamenduengatik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mari: Ta gero komulgetan joan orduko, bareurik, beti bareurik, komulgetan joan goizien, goizeko mezara joan ta komulgetako. Ya arratsaldien eta hori eitten dan moduen lehen pentseu bez. Bareurik joan biher izeten zan komuniñoa hartzeko. Ta gero konfesetan ariñau, billurretan, ze orduen konfesoriek be, dana izeten zan pekatu-ta, panteu iladan ta lantzien bat konfesionarixora kontuek kontetan abadieri.
- Ta zematero joaten ziñien konfesetan?
- Mari: Nik ez dekot akorduen, baia hillien baten-edo igual joango gintzezan gu orduen konfesetan.
- Amaia: Baten baiño gehixau igual. Komulgetan joateko konfese ein biher izeten zeñun lelengo-ta.
- Mari: Ta dana zan pekatu lehen-ta.
- Amaia: Jantzan ein dozule domekan, ba hurrungo domekan konfeseu ein biher kolmulgetako.
- Mari: Halan izen zan lehenau.
- Dana kontetan zenduen?
- Amaia: Ba karo baze.
- Mari: Dana.
- Amaia: Konfeseu ezkero, konteu ein /bizu/ biher dozu.
- Mari: Preguntetan otsuen eta dana, gordetie pekatu izeten zan. Gure sasoien halantxik izen zan. Barre eitten dozu Mari Sol? Halantxik izen zan gure sasoien. Baia, erromerixera joaten gintzezan domeketan.
- Ta horrek be konteu, han eitten zienak.
- Mari: Ta baten /esaskun/ esan oskun ba, garizumen-ta ez gendun jantzarik eitten, ta egoten gintzen han solo munetan-ta jarritte ta itxaoten, abadiek esaskun baten, han egotie be pekatue dala, ze han paseten danan pentsamendue pekatue dala. Lehen dana zan pekatu-ta.
- Amaia: Berentzat izengo zan pekatu han egotie, dauzenentzat ez.
- Mari: Oin be ez da eitten pekaturik ta lehen ez zien egongo be.
- Amaia: Oin be pekatue pekatu izengo da. Lo ke pasa pekatutzat hartu ez duu eitten.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia