Eskolan banderari musu eman behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-026-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 30a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: MUX-026/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
- Mari: Nik errepublikako akordurik ez dekot. Orduen, orduko akordue ez dakitz nik besterik adxuntamientue egon zan oin soziedadie dauen lekuen, ta gero batzokidxe egon zan ¡Maria bizi dan lekuen. Ta nik akordue gure aittitte zan izen zan batzokiko neusixetaiko bat, ta republikan akordurik ez dekot nik.
- Ez? ze eskolan kurtziek-eta kendu ebiezan...
- Oin baten bai, umiek izeneittik be, gure instintoa euki gendun. Eta emon oskuen zer bat, esplikaziño batzuk, ta orduen etor zien, oin ez naz akordetan, baia kanpoko batzuk. Ta banderie ekarri eben, oin ez dakitz zelako, oin por ahora ez dakitz, ta ha diskursoa ein nauenien nik librutik /esastien/ esan eustien ba banderieri mosue emoteko. Ta nik beti euki dot neurie, ta bakizu ze ein notsen? holan, hartu banderie ta eskueri mosue emon banderieri emon barik. Umie izeneittik. Oin ha igual izengo zan errepublikako banderie, nik ez dakitsut hori.
- Amaia: Franco hasi zanien, gerraostien.
- Mari: Gerra eurrien joan nitzen ni eskolara.
- Amaia: Bueno, zuk gerra eurrien be, ni lau urte gara, nik sei urte zuk hamar urte. Asko gehixau ez, ze sei urtegaz hasi eitten zintzen eskolara ta gero urten [...] bete orduko
- Mari: Ez dakitz zer izen zan hori bai akorduen, baia nik...
- Amaia: Ta gero Francon sasoien ba banderie. Ta eskue altxeu ta kanteu ta hala!
- Mari: Hareri banderieri mosue ez notsen emon, banderie bai hartu, baia neure eskueri emon mosue. Umiek izenaittik hantxe egoten da beren zertxue. Hori ez jazt ahaztuten. Horixe ez.
- Amaia: Baia guk kurtzie beti eukin geñun eskolan e. Bai, guk bai, gure eskolan bai.
- Mari: Nik be ez dot ezetu kurtzie-eta kendu deuenik-eta, zer errezuek-eta eitten genduzen-ta.
- Tere (atzetik): ta Francok erretratue.
- Amaia: Bai hori bai, ta banderie ta hareri kanteu eskue [...].
- Mari: Guk ezetu dogu, ezetuko gendun, gurien be egongo zan Francon erretratue, nik itzi orduko eskolie egongo zan, ze hamalau urtegaz izten zendun eskolie.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!