Muxika (Bizkaia)

Ezpata-dantzan "Gora ta gora Euzkadi" abestearren kuartelera

Ezpata-dantzan "Gora ta gora Euzkadi" abestearren kuartelera Bilbon zegoela, karneta bertan utzita, domeka batean Zugastietako erromeriara joan zen. "Txikito" aritzen zen ezpata-dantza erakusten jendearekin "Gora ta gora Euzkadi" abesten. Baina, egun hartan, "Txikito" uhaleria (korreaje) bikoitzarekin eta bi pistolarekin ikusi zuen. Hurrengo egunean, Gernikako Guardia Zibilen kuartelera joateko agindu zion "Gora ta gora Euzkadi" abestearren, berak irakatsia izan arren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-023-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilbon zegoela, karneta bertan utzita, domeka batean Zugastietako erromeriara joan zen. "Txikito" aritzen zen ezpata-dantza erakusten jendearekin "Gora ta gora Euzkadi" abesten. Baina, egun hartan, "Txikito" uhaleria (korreaje) bikoitzarekin eta bi pistolarekin ikusi zuen. Hurrengo egunean, Gernikako Guardia Zibilen kuartelera joateko agindu zion "Gora ta gora Euzkadi" abestearren, berak irakatsia izan arren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba bertan, bertan, bertan itzi giñun karneta bertan itzi naben, ta etor nitzen neu zapatu baten. Etorri nitten ta domekan joan nitten erromerixera, Zugastara, Zugastan eitten zan erromerixe, baia Gerniketik-eta etorten zan Zugastara jentie, Zorrontzatik eta Gerniketik bueno holantxik jentie, hor erromerixe terriblie zan. Ta etorri gara horra, joan naz horra ta "Txikito" esaten otsiena, hemeko bat "Txikito" ibiltzen jakun ezpata-jantzari erakusten, "Gora ta gora Euzkadi, trantrantrata" indde, ba ezpata-jantzari erakusten hor, ta korreaje dobliaz ta pistola bi alderdi banatan. Mekauen la mar, ikusten dot ta ikeratu nitten, esan naben baze: "'Gora ta gora Euzkadi' ta oin pistola biaz ta korreaje dobliaz?", ba etor jaten eta esan osten baze: "Ze Felipe?", "ba hamentxe" ta "ba bixer Gernikera joan /bizu/ biher dozu Goarda Zobilletara deklaraziñoak emoten". "Ta oin zer?", "ba 'Gora ta gora Euzkadi' kanteu" /esasten/ esan osten, "'Gora ta gora Euzkadi' kanteu ta" "Heuk erautsi euskuan!", berak erakutsi oskun kantetan-ta, ataa netsen tarjetie tarjetie ataa netsan ta esan netsen baze: "bittu, ez Goarda Zobilletara ez Marra Zobilletara", gehixau niri ez osten txintik be atara. Ta arrebie entereu zen ensegidako, hartun ta kartzelara. Lelengoan harrape baeuen, ta ezebez ein bakoa, ezebez! koitteda bat! baia esne-saltzen ibiltzen gintzezan ta zentralien hor ba abadie hor be hil eben, baia zentralien parte emon zotsiela, hamen behien zentrala dauen lekuen, parte emon zotsiela zerari, milizianueri, ba ha abadie hiltteko ta ha koittedie, esnie eroaten zotsien hareri zentralekoari ta Bilbora saltzen gendun guk orduen esnie. Letxerue izen zan partikularra bera, baia Bilbon egon zan hemeko Iburriko don Juanen arrebie, ezkondute Manologaz Bilbon, ta harek eroan euen arrebie hara, ta handik, ba euki giñun zera, amistadie handik euki giñun. Ta gero, eroan ebien kartzelara ta atara giñun ha, Jainkoak dakizen moduen atara giñun ha, baia firmantie orduen alkatien andrie izen zan, ta gure ez txarrixek firmeu ez dekela kulperik eta atarateko, firmeu gure ez. Ta bueno, atzenien atta giñun ta aitte difuntue kartzelatik ekarri giñun hiltteko. Gero kontajixeu ein zen, kontajixue, ta ensegideko hil zen. Ta halantxik gure gazte-denporie.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia