Gerrara derrigortuta joan baino, hobe boluntario
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-015-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko martxoaren 31a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: MUX-015/021
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Hori Francon denporan.
- Francon denporan.
- Bai. Franco famosoan denporan.
- Ta zuek be famosak eingo ziñien herridxen, ezta? sei andra kartzelan egotie normala ez zan izengo.
- Ez zan izen normala, baia hantxe egon biher guk, eroanda. Normala ez zan izen. Normala izengo zan ba josten hareri boluntaridxo joan zienari txamarrak josi dotsiezela-eta, hori hori hori delittue da ba?
- Nortzuk ziren horrek boluntaridxoak-edo, muxikarrak zien?
- Muxikarrak zien boluntaridxo joan zirenak, ostantzien bardin joan biher ezta, soldadu? ze eroan eitten zittuezan, ta harek ein ziren leku hobatxuauak atrapetako-edo ba boluntaridxo presenteu. Baia egun asko ez, ostantzien be joan biherko eben /bikoben/ ta.
- Ta ze batallotan-edo ibil zan bertoko jentie bakizu? bertoko jentie ze batallotan-edo ibil zan-edo?
- Bertoko jenite ez dakitz.
- Danetarik egongo zan.
- Ez dakitz, ze etxekorik ez gendun euki han ta.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!