Muxika (Bizkaia)

Lau lagun sei hilabete preso; beste bi, urtebete

Lau lagun sei hilabete preso; beste bi, urtebete Gregorik 6 hilabete egin zituen kartzelan; Miren Enbeitak eta Ziriaka Uribek urtebete; Ziriakak "Pro Avión Euzkadi"rentzako (Euskal Selekzioaren partidu batean dirua batzeko sortutako batzordea) dirua batzearren egin zuen denbora gehiago. Boanarenean josten ikasten zebiltzanen delitu bakarra gudarien txamarrak jostea izan zen. Bilboko Orue txaletean egon ziren preso, kartzela baino goragoko txalet batean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-015-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gregorik 6 hilabete egin zituen kartzelan; Miren Enbeitak eta Ziriaka Uribek urtebete; Ziriakak "Pro Avión Euzkadi"rentzako (Euskal Selekzioaren partidu batean dirua batzeko sortutako batzordea) dirua batzearren egin zuen denbora gehiago. Boanarenean josten ikasten zebiltzanen delitu bakarra gudarien txamarrak jostea izan zen. Bilboko Orue txaletean egon ziren preso, kartzela baino goragoko txalet batean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta luzero egon ziñien holan, sei hilliek?
- Sei hille ein nittuzen nik.
- Zuk eta danak?
- Bik ein eben urte betena. Miren Enbeitak eta Ziriakak "Pro Avión Euzkadi" dirue batzen ebizela ta Ziriaka, Ziriaka eken izena, Uribe, diru batzen ibil zala ta kartzelara. Ta Mirenek, Mirenek ez dakitz zer euki eban intendentzidxe, ez dakitz zer euki eban. Ta gu josten ibil giñezan Boanien, Boana esaten gontsen hor, josten ibil giñezan ta. Guk ba boluntaridxo urten ebanari lelengoan txamarrak batzuk josi geuntsiezan ta haidxe izen zan gure delittue: txamarrak josten ein genduleko. Gu josten ikisten ibil giñezenak, hantxe.
- Ta nun egon ziñien? nungo kartzelan?
- Kartzelan?
- Nun?
- "Chalé Orue".
- Durengon?
- Bilbon han goidxen. Kartzelien, kartzelie baiño apur bet goratxuau. Kartzelie beherau egon zan, ta goratxuau. Txalet bat izen zan kartzela ipiñitte.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia