Preso gudarien txamarrak jostearren, beste 5 muxikarrekin kartzelara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-015-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerran 23 urte zituen. 6 hilabetez kartzelan egon zen, auzoen salaketa bat tarteko. Muxikan boluntario asko joan ziren gerrara eta "emakume"etan afiliatua zenez, beste emakume batzuekin batera gudarientzako txamarrak josi zituen. 6 emakume atxilotu zituzten, seiak muxikarrak, "las seis mugiquesas": Miren Enbeita, Margari Euba, Miren Iza, Ziriaka Uribe, Gregori eta beste bat. Kartzelan ondo ikusiak zirela dio. Ur botila batekin konpondu behar zuten seiek, garbitzeko zein edateko. Botilak beraien izena zeraman: "las seis mugiquesas". Kartzelariak beraiei ematen zizkien berari oparitzen zizkioten pastelak-eta.
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko martxoaren 31a
- Iraupena: 0:05:02
- Erref: MUX-015/015
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Zuk gerra denporan hogeta hiru urten euki zenduzen.
- Bai. Nik hogei urte edo ez dakitz zenbet eukiko nittun.
- Hogeta hiru.
- Neu be kartzelara.
- Bai?
- Bai. Kartzelan sei hille bet eindde nau ni.
- Ta, zer dala ta hori?
- Txarra izen nitzelako.
- Zer pase zan ba? edo zelan harrape zaittuen edo?
- Bakizu zegaittik? Euzoak asko gure izen zostielako /izestielako/, euzoak asko gure izen.
- Ze pase zan ba, Gregori?
- Esan be ezin leike ein. Iñuzentiek halakoak! Ba boluntaridxok urten eben gerra denporan Muxiken, boluntaridxoak bardin joan biher soldadu ta bardin joan biher deuelez boluntaridxoak. Eta gero, ba emakumek-edo esaten otsienak ba afilieue izen nitzen ni be emakumetan, ta ba akorde jakun jakiek eittie hareri, boluntaridxo doazenari, jakiek eittie. Ta ein gontsiezan, txamarrak orduen eroaten zien eta, txamarrak-eta, ein gontsiezan. Ta gero ba [...] ba boluntaridxo joan zienari emon be bai ta josten ibil giñezan ta josten ikisten ta koadrille bat ibil giñezan, ta sei egon giñezan gu kartzelan.
- Sei, nungoak? Nungoak ziñien?
- Gu hamen berton bueltakoak. Hortxe hurrungo etxekoa, han han kamiñoan handiko alderdikoa bat. Orduen hortxe behien bizi izen zan ha gero hara ezkondu zen baia. Ta gero beste bat, Enbeita, Miren Enbeita, beste bat. Ta Margari Euba beste bat. Ha ta Miren Iza. Sei, sei sartu giñezan, "las seis mugiquesas". Ta baia ondo ikusidxek izen giñezan kartzelan, ondo ikusitte izen giñezan, hori bai. Ta ondo ikusitte giñezan ta, Margari Euba horko Kurtzerokoa izen zan, tabernakoa, ta ha ha aparteu ein jakun koadrilletik baia beste bostok horko hurrungo horko euzunekoa beste bat, Miren Iza ta Miren Enbeita bestie ta Ziriaka Uribe, Ziriaka Uribe izen zan ta sei izen giñezan. Ta botille bete urraz arregle biher izeten gendun, holako botille bataz, botille bet ur emoten oskuen ta harexeaz arregleu, garbittasun dana harexeaz ein biher izeten gendun. Ta botilleri ipiñi otsien izena "las seis muxiquesas". Geu be okerrak izen giñezan. Baia kartzeleriek ondo ikusitte izen genduzen e! kartzelerie ondo, ondo ikusitte izen giñezan. Gero kartzeleriek lagune euki biher eukitten ban ta hareri erregaluek asko eitten dotsiezan /eittentsezan/ ta pastela-eta asko erregaletan otsiezan ta harek jan ahala baiño gehixau emoten otsien eta guri emoten euskun, ondo.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!