Muxika (Bizkaia)

Ardien usainaren atzetik Zaldibiara

Ardien usainaren atzetik Zaldibiara 15 urte zituela saldu zizkioten ardiak zaldibiar bati. Zaldibiarainoko lagundu behar izan zion artaldearekin. Bertara heldu zirenekoa kontatzen du. Afaltzen zeudela Zumarragan galdutako txakurra azaldu zen, usainari jarraituz topatu zuen Serafin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-014-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
15 urte zituela saldu zizkioten ardiak zaldibiar bati. Zaldibiarainoko lagundu behar izan zion artaldearekin. Bertara heldu zirenekoa kontatzen du. Afaltzen zeudela Zumarragan galdutako txakurra azaldu zen, usainari jarraituz topatu zuen Serafin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jun giñen ta allegeu giñen, itzelezko kortie eken ardixentzako ta sartun genduzen ardixok eta zerera, pisure, bigarren pisuen pentseten dot, lelengokoa ala bigarrena zan ez daitz. Baekezan gitxi lau bat pisu-edo eurek bizi zien lekuen. Joan giñen eta andrie euen han, lau ume, baia ume edarraurik! Pentsetan egon nitzen, beittu netsen hareri umieri ta beittu notsen berari ta "kauen dios" ha henbrie be itzela e, baia umiek? zelako umiek! Lau. Ipini oskun aparixe, aparixe zelebrie ganera, nik ez dot etxien sekule jan: urdixe lelengo, bota eban sartanera ta gero tomatie. Ta tomatie urdixe paretan da laban eskasau tomatien eindde urdixe ta urdixe pareten da, ta bueno zozer jan gendun-ta. Jaten gauzela, "kikiki", txakur-irrintzie atien. Pisue, bigarren pisue dala pentseten dot e, bigarren pisure igonda atien txakurre, ensegida irrintzie entzun naben ta pentse neuen: "horixe da txakurre!". Jun andrie, zabaltzen deu atie ta "rreu" neugana, sartun jaten ta altzora ta txakur hori, bueno!orduntxe umorie orduntxe etor jaten, kauen, ha txakurre? estimauau euki nauen txakurre, txakur ona bazan txakur gorri bat, laranja-laranjadie txakurre ta biherrien-ta dios ha txakurre. Burutik be kendu eziñik egon nitzen, ta etor zanie, bueno.
- Ta tope ein otsun.
- Bai, ia Beasainen galdu txakurre Beasainen ez, Zumarragan, Zumarragan galdu txakurre ta usiñera nora etor zen, bueno usiñera fazil egon zan, ardixetatik eta zerien usiñera, baia ardixetatik gero hara habitaziñora etortie txakurre, orduen ba atiek-eta zabalik egoten zien. Oin atie behien behien joteko, zabaltzeko, tinbrie jo eta historixak ein biher die; orduen atiek zabalik egoten zien. Txakurre sartu, igon eskillaratan gora eta atien txakurre. Ta gero neure onduen. Ba andri horrek esan eban ba: "kuartuen bertan euko dozu gabien be", manta bat bota otsen ohien eurrien, ta ni ohien ta manta baten ganien txakurreeurrien euki neuen. Dios buruen pasetan, dios!

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia