Muxika (Bizkaia)

Undako San Markos jaiak; letania

Undako San Markos jaiak; letania <p>Undako San Markos jaietan letania egoten zen. Sermoirako kanpoko fraidea ekartzen zen. Abadearen eta fraidearen bazkaria kofradiako denek ordaintzen zuten. Letania zer den azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Undako San Markos jaietan letania egoten zen. Sermoirako kanpoko fraidea ekartzen zen. Abadearen eta fraidearen bazkaria kofradiako denek ordaintzen zuten. Letania zer den azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Markosetan-eta zozer eitten zeuden zuek Unden?
- Bai.
- Ze eitten zan?
- San Markotan egoten zan letaiñie. Egoten zan mezie ta gero sermoie-eta eitteko kanpoko fraillie ekarten zan horra. Ta hak frailliek, abadiek-eta eitten eban orduen [...] egunien ipintzen otsien bezkarixe danena. Ta ha pagetan giñun kofradi guztidxek, hango gastue pagetan giñun danak. Hor sartzen gintzezan bat, sei zazpik, hamar, hamalau edo hamabost-edo sartzen zan. Frailliek pageu frailliena eta bezkari eta danak beti eitten zan.
- Eta letaiñie esan dozu ta esplikeko dozu zer dan letaiñie?
- Nik entzune bakar-bakarrik. Ba letaiñie, letaiñie ba kantetan zerien urten Iborrin eta zer artien. Zer artien etorri San Markora artien errezuek bidien eindde. Hori izengo da, ez? Bai ba!

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia