Muxika (Bizkaia)

Txakur handi bat erromeria bakoitzeko

Txakur handi bat erromeria bakoitzeko <p>Erromerietan denek zuten nahiago baltseoan aritzea, baina mutilek txakur handi bat ordaindu behar izaten zuten. Ordaintzen zutenei tiket bat jartzen zien jakiteko nork ordaindu zuen. Batez ere Muniketako erromeriara joaten ziren. Zugastietako erromeria errepidean bertan izaten zen. Zugastietan oilar-borrokak eta ahari-topekak egoten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erromerietan denek zuten nahiago baltseoan aritzea, baina mutilek txakur handi bat ordaindu behar izaten zuten. Ordaintzen zutenei tiket bat jartzen zien jakiteko nork ordaindu zuen. Batez ere Muniketako erromeriara joaten ziren. Zugastietako erromeria errepidean bertan izaten zen. Zugastietan oilar-borrokak eta ahari-topekak egoten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zelakoak izeten zien horrek erromeridxek?
- Alegriek. Alegriek, erromeridxek alegriek horrek.
- Eta agarrauen-eta ibiltzen ziñien?
- Ba klaro baze. Agarrauen hoba ez! Jentiek, jentiek agarrauen gurau solten baiño. Bai agarraue izeten zan, agarraue eta soltie bidxek zien, bidxetara, bidxetara.
- Eta jantzan eittie debalde zan?
- Ez! Txakur handidxe pagetan zan. Bat egoten zan batzeko txakur handidxe edo holako bat. Gero, gero gehitxuau zala penseten dot. [...] Neuk nire akorduen txakur handidxe, txakur handi bat izeten zan atsalde guztireko jantzan eittie. Nik jantzan, gitxi gusteu jat neuri.
- Eta eukitten zendun ala domekero txakur handi bat pagetako dirue?
- Ba txakur handi bat orduen be ez zan, bai. Ta orduen dirue zan bai. Baia txakur handi bet bai.
- Eta danok pagetan zenduen?
- Bai, bai, jantzan eitten eben danari.
- Neskari be bai?
- Ez, ez neskari ez, parkatute. Neskak hor be suertie. Henbrak dielako harek libre.
- Eta pageu eitten zenduen eta gero ze pasetan zan?
- Ezebez. Tiketak ipintzen otsuen paparrien. Papertxu bet ipintten eben.
- Eta arratsalde osoa libre?
- Bai harik eta akabau artien libre, libre.
- Eta nungo erromeridxetara joaten ziñien gehidxau?
- Hamen Muniketatik iñora bez. Hementxe egoten zan erromeridxe-ta.
- Eta Zugastietara-ta, ez?
- Bueno, iñoz bai. Baia beti jokerie hona. Iñoz Zugastietara be bai. Zugastietan erromeridxe bakizu nun eitten zan? orduen denporan? Herriko tabernako herriko kamiño-kamiñoan. Kamiñoan, kamiñoan jantzan eitten zan. Ordun kotxerik bez, ze ibiltzen zan, ba? "Al año San Juan" kotxetxuen bat pasetan bazan. Han kamiñoan eitten zan erromeridxe.
- Eta nungo jentie hurreratzen zan hararte?
- Batzen zan. Gorozike eta hamendik Iborri aldetik, Iborri aldekoak sarritten hona etorten zien. Zugastietako aldien jente asko hona batzen zan, hemen asko jentie, asko. Gero ez, gero ya gitxittuten hasi zen, baia ez. Ni gaztetxue nitzenien batuten zan hemen jentie, bueno! Gero sarritten egoten zan oilar-burrukie, ahaitto-burrukie-ta ipiñitte Josek. Bai sarri egoten zan. Orduen oillar-burrukie eta ahaitto-topekie eta horrek lekutan jentie Jainkoak [...] lekutik, geur ez inportantiek, geur iñor ez litteke egongo. Baia ordureko geuza handidxe zan orduen, orduen sasoien, bai, jentie batzeko.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia