Muxika (Bizkaia)

Ertzillatik jasotako argindarra; petrolioa

Ertzillatik jasotako argindarra; petrolioa <p>Undan Oka auzoko Ertzillak sortutako argia zuten. Baina askotan ez zuten izaten argi nahikorik Gernikarako argindarra ere bertatik igortzen baitzen. Bestelakoan, petrolioa erabiltzen zuten. Karburua heldu zenean, aurrerakuntza handitzat hartu zen. Elektrizitatea ezkondu ostean jaso zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Undan Oka auzoko Ertzillak sortutako argia zuten. Baina askotan ez zuten izaten argi nahikorik Gernikarako argindarra ere bertatik igortzen baitzen. Bestelakoan, petrolioa erabiltzen zuten. Karburua heldu zenean, aurrerakuntza handitzat hartu zen. Elektrizitatea ezkondu ostean jaso zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta argidxe?
- Argidxe lehenau lehenau, hemen honetan ez euan argirik, baia Undan egon zan argidxe Erzillana. Erzilla Okakuena egon zan, baia zer? erdixetan bez argirik. eta egoten zanien be kandela bat hoba argidxe baiño be. Bai, klaro! Harek berak indder gitxi lehen eta gero luzetu eban, Gernikera artien luzetu eban linea, eta emon ezin. Argirik emon ezin, emon ezin. Gero ba jentiek ez, gero ba itzi ein otsien /eintsien/.
- Eta karburoa-eta ez zenduen ibilli zuek?
- Karburoa. Lehenau petrolioa, petrolidxoa lehenau, karburoa agertu zanien handidxe zan. Eta gero butanoa agertu zanien, ez zan biher argiirk.
- Eta petrolixoagaz zelan ibiltzen ziñien, ba?
- Kandillien. Holako kandiltxu bet, farola? ta sartzekoa eta petrolioa beteten zan metxiaz, metxia hartzen zan gioittik behera eta petrolidxo usin bet etxe guztidxen be negargarridxe. Baia orduen petrolio usiñegaiztik bardin-bardin. Geur die, geur die honek [enpaidok]. Orduen petrolio usiñegaitzik zer zan bez.
.- Eta etxe danetik ibiltzen ziñien horregaz argittasunegaz?
- Bai.
- Sabaira ta dana?
- Farolaaz, baia. Farola zertxu bet, holan koadrotxu bet, kristelaaz ta han barruen joaten zan zera eta batundekoa goidxen eta bat eusten eta bestie sabaire joaten baziñen beste bat eusten zerori. Gero karburoa joe, karburoa handixxe zan. Gero butanoa agertu zanien butanoa izen zan ba geurko argiriik, elektrizidaderik handidxena baiño edarraua. Bai.
- Ta Undera etxe danetara batera heldu zan argidxe?
- Bai, gero bai. Iberduerok, batera.
- Eta hori oin dala zemat urte heldu zan? zuk ezkondu eta gero edo eurretik?
- Gero. Muniketa geroau. Hemen geroau, Muniketa eta hona. Hemen gero, hemen oniño argidxe etor dala zemat da ba? hau ekarri deuela hona, Meumera eta? Hogei urte?
- Gehitxuau izengo da.
- Hogeta hamar ez, ba zen eingo die, hogeta hamar urte edo, ete da gero? ete da gero?

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia