Undan zenbat gura ur zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Undan etxe aurrean zure zenbat gura ur. Izan ere, garbitoki handia zuten eta beste auzo batzuetara ere horko ura eramaten zuten. Burdaria auzokoen arazoak izaten zituzten ur gabeziagatik.
- Auzoa: Ibarruri
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 15a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: MUX-012/037
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Eta zuek uretan nora joaten ziñien, ur bille?
- Unden? Unden bertan etxe eurrien geunken ure, zemat gure, labaderoaz. Goidxen goiko kofradidxen hiru bizimodu dauz ta gero ermittie eta ermittie orduko nire jaidxotetxiedau, beste hiru etxe dauz han. Haren hiru etxien eurreko partie labaderoa eta goikoak be igual-igual euren labaderoa eukien. Uren faltarik ez euan. Ba horkoxe ure dau eroanda Iborri danera ta, danera. Burdidxera horkoxe ure dau eroanda.
- Oin ur deposittoa be han dau.
- A oin hori depostitto neusidxe? Hori honetarakoa da, hori honetarakoa da.
- Ta ganaduentzako ure be bai? Handik hartzen zenduen?
- Ene! labaderoan ganaue, zemat gure, gure dan beste ure. Eta ure zerien barik etor zanelez, zangan etorten zan ure ganauek gure bana edaten eban ure. Unde uraaz ondo egon da beti. Ondo. Burdidxe txarto. Burdidxe uraaz-ta txarto ibiltzen zan. Burdidxen hemendik edo ez daitz nundik gora, ba horrek be [...]. Oin bai, oin hemengoxe ure, hemendidxik doan ure doie danien. Gero deposittoa ein euren hor, [...] baiño gorau ta hori danera doie.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!