Gorriak Askarin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-007-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ibarruri
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 11a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: MUX-007/016
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Baiña Askaritik orduen be tiroak botaten oskuezan guri, ze han gorridxek euezan han Askarin. Ta harek tiroak botaten ebezan, ze behidxen adarrak guk bat ta amantalak ta ama difuntie amantala botata-ta ikusi ez dizen baiña harek, han ezeunek egongo zien. Ostantzien gu hilko genduezan ze harek bazkidxen gu handik gatozela ta, gu behi bi ta gu ba sei lagun, e bost: harek hiru ta gu ama difuntie ta ni bi, bost etorri giñen.
- Orduen Askarin egon zien gorridxek.
- Askarin gorridxek egon zien.
- Ta asturianuek berton?
- Ez, orduen hemen reketiek euezan. Reketiek euezan hamen baiña han gorridxek. Handik, handik gabetan urteten ben zerera hona, fuego eitten ben Aixuxerantza (Ajuriarantza), hor bazterrok, gabetan guk hametik balkoatik ikusten genduzen, hor urrera ataten bien zera, sue ataten ben. Ostabe gabaz urteten ben hona gora Okatik, ta ostabe bidxamonien han goittik behera Bizkargirantza atate ben.
- Nundik goittik behera esan dozu?
- Okatik, Askarittik behera, Okara behera, ta handik ganera gora urtete ben ostabe defenditako ostabe, ta gabetan kontratakie emoten (zo)tsien, hor Askarittik emote (zo)tsien. Hor esaten eben elizie be beteta dauela hilekin, esaten eben hor.
- A bai? Nungo elizie?
- Aixuxekoa (Ajuriakoa). Hor fuego ataten ben gabetan; gabetan urteten ben handik Okatik gora, ta Aixuxen bestiek defendidu eitten zien mendidxen ta ha mendidxe eukikeran bestiek fuego eitten ben, gorridxek. Bai, hor luzero ibil zien.
- Luzero?
- Bai. Hor denporie ein ben. Abioeiekin etorte zien ta abioiekin zertzen biezan harek, abioiek bai.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!