Doktrina eta lehen jaunartzea
Doktrina abadeak erakusten zuen. Berak Muruetako Orbegaz ikasi zuen. Frontea azaldu baino astebete lehenago egin zuen lehenengo jaunartzea.
- Auzoa: Ibarruri
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 11a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: MUX-007/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak
Transkripzioa
- Eskolan erderaz ikesi zendun haregaz maistriegaz. Eta dotriñe?
- Dotriñe zerak emoten ban, abadiek emoten ban dotriñe.
- Ta nor zan abadie han sasoien?
- Orduen denporan, bueno… Orduen ez daitz ba, nor egongo zan Orbe.
- Orbe?
- Bai, horixe zera, zerekue, Moruetakoa egon zan orduen.
- Amorebietakoa?
- Moruetakoa.
- A, Muruetakoa!
- Bai, haixe egon zan.
- Eta zu zemat urtegaz hasi ziñen eskolan. Gerra eurretik?
- Gerra eurretik, horixe bai. Gerra eurretik hasi nitzen ni ze primera komunion in nauen eurreko, hamen frentiek etorri zienien, eurreko zortzi egun-edo ariñau ta! Nik esaten in naben primera komunionen in eta hil in bihar izaten nixoan ta, esaten in naben! Zortzi bai, horretaxik.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!