Mutriku (Gipuzkoa)

'Hijas de María' kongregazioa

'Hijas de María' kongregazioa <p><em>Hijas de Mar&iacute;a</em> kongregazioko kide zen Karidad, eta, mutilekin dantza eginez gero, kongregazioko lepokoa kentzen zien zigor moduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hijas de María kongregazioko kide zen Karidad, eta, mutilekin dantza eginez gero, kongregazioko lepokoa kentzen zien zigor moduan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni bikaixuai, bikaixuakin amistade haundixa dakau guk. Ta nik behin esan nion, gaixorik do gizajua. Porke nik euki det koiñaua hamahiru urtian ohian. Ta etortzen da ta amistade haundixa daka gurekin ta. Esan nion, “Don Ramon, pena batekin hilko nai”. “Jesus! Zer dezu?”. “Zer deten? Nahi beste mutillekin dantzan ez ein biharra”. “Hijas de Maria”ko zinttak gendukan orduan, ta eitten zigun kendu, “como si fuéramos fulanas”.
- Ta zerrek kentzen zizuen ba?
- Kendu eitten zigun mutillakin dantzan ein ezkeo.
- Zeiñek? apaizak hori? Abariak?
- Hangotxe zeak, “Hijas de Marias” zian neska danak eta, zinttak eruaten gendun guk eta nobenak eta zinttak jazten ta.
- Ta monjak eramaten zeuen hori edo herriko apaizak?
- Ez, e... A, ez dakit / eztakitx/ zeiñek eruaten zoan.
- Ta eitten zizuen kendu?
- Kendu, mutillakin dantzan ein...,ein bihar... Ta esan nion, “Beste penaik ez dakat, mutillakin nahi beste dantzan ein biharra”, ta barre eitten deu. Abariai beurai ere halaxen edukatu zixuen sasoi hartan.
- Bai, hori ein bihar zebela ta.

Egilea(k): Haizea Osa Flores

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia