Umetako lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neska koskorra zela hasi zen eskabetxean lanean. Txikiak izanik, batzuei harria jartzen zien mahaira iristeko. Egañanean lanean hasi zen eskola amaitzear zuela. Lantegietako nagusiak eskolara joaten omen ziren eskola amaitu zutenen bila, lanerako.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Nerea Arrizabalaga
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: MUT-027/027
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
- [...] ta bai? ze entzutzia beti neska koskorrak. Zenbat urtekin hasten ziñan?
- Txikixa. Ez dakit /eztakitz/ zenbat urte, baiña gaztiak.
- Bai.
- Gaztiak.
- Neska koskorrak.
- Bai. Batzui harrixa ipintzen, altzatzeko mahaira.
- Hori, hori.
- Ez nai /enai/ akordatzen harrixakin.
- Ez.
- Harrixakin ez nai /enai/ akordatzen.
- Entzutzia beti, neska koxkorrak-ta aillatzen ez mahaira ta harrixa ipinitta.Ta orduan ze polain edo...?
- Egañanian sartu giñan eskolia amaitzeakuan, Egañanekuak etortzen zian eskola, aber zeintzuk haura, amaitzen zeuen eskolia, ta orduatxe sartu giñan Egañanea.
- Zenbat urte, orduan, gutxi gorabehera?
- Ba eztakiñat /ez dakiñat/ ba zenbat urte. Hamabost, hamasei? Hamalau? “No tengo ni idea”. Baiña gaztiak giñala bai.
- Ta, orduan, billa etortzen zian Egañanian lanian hasteko?
- Egañanekuak etortzen zian San Migela zeiñek eskolia amaittutzen zoan billa, lanea sartzeko.
- Graduaua-ta orduan ematen zizuen?
- Ez dakit /eztakitx/, emango zeuen zeozelakua eo.
- Papeleon bat eo.
- Orduan halaxe zan. Oain ez, oain dana diferentia do, oain dana diferentia.
Egilea(k): Haizea Osa Flores






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!