Mutriku (Gipuzkoa)

Lehorreratu osteko lana

Lehorreratu osteko lana Portura sartzean, arraina atera, pisatu, itsasontzia garbitu eta berriz ateratzeko prest uzten zuten. Hurrengo egunera arte libre izaten zuten marinelek. Arrainik handienak aukeratu eta bakoitzarentzat kaxak prestatzen ziren. Patroiak egiten zuen kaxa haien banaketa. Kanpotik ere etortzen zen jendea arraina erostera. Atuna saltzen zen ondoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Portura sartzean, arraina atera, pisatu, itsasontzia garbitu eta berriz ateratzeko prest uzten zuten. Hurrengo egunera arte libre izaten zuten marinelek. Arrainik handienak aukeratu eta bakoitzarentzat kaxak prestatzen ziren. Patroiak egiten zuen kaxa haien banaketa. Kanpotik ere etortzen zen jendea arraina erostera. Atuna saltzen zen ondoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Behin portura sartuta arrainakin-eta ze lan izaten zian?
-Arraiña atera-ta. Arraiña atera, pixatu, barkua gero garbittu, jelak eta hartu, izotzak eta gasoillak-eta hartu, preparatu itxasorako barkua. Eta gero preparatu, segittuan preparatu barkua. Eta gero patroiak ematen zoan ordua, ba goizaldera hurrengo egunian-o, o eguardixan-o. Jeneralmente eitten zan ba egun haura, arraiña deskargatzeko eguna pasatu, barkua preparatu egun hartan bertan ta gero libre gizonak hurrengo egunera arte, eguardira arte o, goizera arte-o.
-Eta zela egiten zenduen arrain partitzia-ta, ta dana?
-Arraiñ partitzia eitten zan arraiñik onenak, haundixenak apartatzen zien danai igualak egoteko moduan, gizon danai, eta atunetan baldin bazan atun bana. Hiru kaja edo apartatzen zien gizonentzat, eta harek partittu ta etxerako gizonak arraiña beti eramaten zoan.
-Zeiñek erabakitzen zeban? Patroiak erabakitzen zeban arrain partitzia?
-Bai, jeneralmente patroia, jeneralmente patroia, baiña askotan gizonakin komentauta. "Ze, hiru nahikua dia o, hiru kaja-o, edo bikin nahikua degu-o?" Karu eitten zoanian eta pixka bat,e: "Igual bikin nahikua izango da" ta. Merkio baldin bazan ba "hiru kaja partittuko dittu" ta. Eta asko, merke-merke bazan eta arraiñ asko bazagon ba igual sei kaja-eo, arraiña nahi beste eramateko modua.
-Kanpotik etortzen zien hemengo enpresak arrain bila?
-Kanpotik etortzen zien enpresak. Kanpotik etortzen zien jendia arrain billa, arraiña erostera. Hamen Mutrikun hemen barku asko egon zienian-ta kanpotik etortzen zien, atuna ondo saltzen zan Mutrikun, atuna beti ondo. Antxoia ta pixkat gutxio, freskorako-ta beti izan da Ondarrua-ta hobia, baiña atuna hemen Mutrikun ondo saltzen zan.
-Andrak gehixao arraiñan zain baiño jornalan zain egongo ziren?
-Bai, arraiña pecata minuta; jornala, partillia. Ta gu etorri orduko askotan gu etorri orduko arraiñakin Atxukaletikan mariñel zaharrak eta [bestien] partillia eindda, lihortarrak igual Atxukalian partillia indda: "Hogei milla kilo ekarri deu holako preziotan, honenbeste irabazi dau honek". [Beronek] sekula jakiñ ez, baiña lihortarrak jeneralmente partillia indda.
-Xoxua: Mariñelak ze irabazten [deuen]: "Holakok eiñ deu partillia, bestiak halako eiñ deu". Mundu danak, eta lihortarrena sekula jakiñ ez. Hori hola da, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia