Mutriku (Gipuzkoa)

Itsasoko kantuak

Itsasoko kantuak <p>Itsasoan kantuan aritzen ziren eta abesti batzuen izena aipatzen dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Itsasoan kantuan aritzen ziren eta abesti batzuen izena aipatzen dute.

Transkripzioa

-Lana asko eta gogorra, baiña guk entzun degu itsasuan kantau ere egiten zendutela.
-Bai.
-Akordatzen zer kantatzen zenduten?
-Edozer guk.
-Kantia kantidadia, edozer. Andaluzez igual.
-Baiña hemengo kantak, mutrikuarrenak.
-Baiña guri kantatzen ez ipiñi hemen, eztarrixa izorrauta dakat, nik behintzat.
-Pixkat.
-Xoxua: zeoze bai, "Bi arioplano pasata" horrek kantatzen genduzen behintzet.
-Eta ze gehixago kantatzen zenduenik?
-Kantak, e, hasi tta amaittu iñor ez, baiña erdi kantau danak.
-X: "Somos afiladores"´e bai.
-"En la época de invierno"-ta. Horrek gure gazte-denboran atara genduzen bertsuak-eta.
-Bazegoen mariñelenen bat kantatzen zenduena?
-Ez, bestela. [...] Bai, oiñ herrixan kantatzen dian kanta danak. Eta gero tartian batek boza ona bazakan ataratzen zoan gorgoriton bat-eta.
-X: Orduan kantatu asko eitten zan, e! Lihorrera etorritta ere bai.
-Baiña ez hola kantatu tripulazio dana batuta eta ez, e. Atzian bazeozen hiru lau harek kantatzen eta gero aurrian bestiak´e kantatzen-eta. Egualdi earra zauanian eta arrantza ona itten zanian-ta.
-Euskeraz bai kantau?
-Bai, euskeraz. Guk euskeraz eitten gendun dana.
-Zertzuk gehixago? Akordau bai kanta gehixagokin?
-X: Gero akordauko naiz ni.
-Hau asko akordatzen da lehenaoko kantakin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia