Mutriku (Gipuzkoa)

Santakarra haitzean amarralekua

Santakarra haitzean amarralekua Santakarra deitzen zioten haitz handi bat zegoen moilan eta hantxe lotzen zituzten ontziak. Ontzien amarraleku ezberdinak izendatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Santakarra deitzen zioten haitz handi bat zegoen moilan eta hantxe lotzen zituzten ontziak. Ontzien amarraleku ezberdinak izendatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen bazan Santa Karra. Zer zan, zela zan hori?
-Gregorio: Santa Karra zan, motortxo illara hori, gorri hori badago han ba, hortxe inguruan zauan Santa Karra, haitz bat. Como si sería amarraderua-edo, amarradero bat izeten da ba molla gaiñian haundixan; eta bueltan zakan haitza dana, haitza.
-Ateratakua zan ala berezkua?
-G: Ez, berezkua, berezkua zan haitza, haitza berezkua zan baiña gero gaiñian ein zixoen amarradero bat, edozein itsasua [...] ba, eta han amarratzeko, txikotera nahi zoanak amarratu han amarratzen zoan.
-Barku haundixak handikaldian egoten zien?
-G: Handikaldian bai. Santa Karratik harutz.
-Eta salterako potiñak?
-G: Salterako potiñak hemen barruan. Eta hor ere Zingiran, Montserrateneko aurrian ere amarratzen zian bi barku edo alderdi batetik bestera. Bueno, hori esaten dot barku txikixauak zianian.
-Xoxua: Zingiria zeukan izena horrek.
-G: Baiña barku baporak-eta zianian, Gure Elenita eta hantxe amarratzen zeben, bi edo hiru bapor amarratzen zian han, eta gero BH edo haura Getariarra ekarri zoena, haura ere hantxe amarratzen zan, hauraxe zan barkuik haundixena, Inaxio Kamiñok ekarri zittuen Getaritikan barku bat, porke orduan Mutrikuarra zan arrantzalerik onena, porke Getariatik eta Orixotik eta Mutrikura etortzen zian arrantzan ikastera.
-X: Hau berau be ibilli zan Orixon.
-G: Atunetan-ta, orixoarrak nahi izaten zoen, mutrikuarrak nahi zaten zoen kazan-ta, eta etortzen zien hona eta ekarri zeben barku bat BH, getariarra.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia