Mutriku (Gipuzkoa)

Itsaso bajuko pasadizoa; moila txarra Mutrikun

Itsaso bajuko pasadizoa; moila txarra Mutrikun Itsasora joan eta itsaso bajua zegoela gertatutako pasadizo bat kontatzen du "Xoxuak". Moila arriskutsua zen Mutrikukoa eta kanpotarrei txalupaz nola sartu behar zuten azaldu behar izaten zieten bertakoek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasora joan eta itsaso bajua zegoela gertatutako pasadizo bat kontatzen du "Xoxuak". Moila arriskutsua zen Mutrikukoa eta kanpotarrei txalupaz nola sartu behar zuten azaldu behar izaten zieten bertakoek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-X: Guri baten ein zakun, hor itxasotik gatozela, motor txikixa zan, osabana, hamalau kaballoko motorra, barrukaldera jun giñan. Itxasora jun giñanian pixkat zauan, eta gero terriblia itsasua, eta bajamar, eta sartu ein bihar gendula, korrenta zauan, eta lemako, lema-kania apurtu, apurtu ein zakun, suertia euki, eman abante (...) erdixan eta kanpoaldixa orduantxe hasitta, buelta ta kriston etxera jun giñan (...). Orduan ez zauan, bapor haundixan badao soldatzekua baiña han ez zauan, eta ipiñi hola egur batzuk, jo, halako baten goazen ba segi, hortikan seiñaka gizonak: “sartu barrura!”, abante, abante, abante; bajamar, korrentak jo, amuratikan jo petrillian, (koasana?) apurtu, lemakanak jo zoanian-ta apurtu, bultzaka-bultzaka haura’re apurtu gendun. Abante barrura! Sartu giñan barrura, jo Martin Txikin potiña... Hona barrura etorri giñan, suertia euki gendun, hona barrura arte.
-G: Enkallatzera, porke potin txikirik eta ez zan amarratzen hor, porke libre bihar zan baezpadare.
X: Baiña gauza bat esaten det. Denporalia zauan, denporalia, gu ohittuta gaozen, halaxe zalakuan. Halaxe dalakuan, sekula estutu gabe. Jo haura, jo hori, gaztiak...
G: Gero’re neu barkua Reina Rosariokin-ta, Inmaculadakin-ta, klaro, lagunak eitten dittuzu itsasuan-ta, Santoñarrak eta horrek-eta Mutrikura nahi izaten zoen askotan arraiña saltzera-edo etorri tta, “Segi neuri atzetik”, eta hala etortzen zien barrura, baiña bestela? “Ahora ya sabes como tienes que venir, siempre arrimándote al este y tal; cualquier día venís a Motriko”-ta. “No, no venimos más allí, no, no, no”.
-Zer etortzen ziren, arraiña saltzera?
-Bai. Eta gero hona etortzen zienian mollara amarrauta egon eziñ-ta.
X: Hor zakazun markak. San Migelko harri gorri bat egon zan lehen, fijau za sekula? Lelengo Mendibelzu hartu, Mendibelzu basarrixa ta arbolia-ta zeuan. Harek ebaki zittuen.
G: Bai, baiña hori guk gendekixen, kanpotarrak ez.
X: Kanpokuak ez. Haretxen barrura etortzen giñan, itsasuak joko gaittu, joko gaittu, joko gaittu eta rraaaa pasa.
G: Honek esan doana. Orduan barkuei eukitzen gendun peparauta neguan beste lemakana bat atzian, osea, faillo ematen bazuan lemiak, apurtu eitten zan asko, katiau, lokesea-ta. Atzian ipinitta, atze-atzian, gora aterata kubierta gaiñera, eskuko lemakana haundi bat, horrek beleruak eta ibiltze’ittue ba, holakua, por si katia apurtzen bazan edo, segittuan sartu haura eta haretxekin maniobria itteko. Barkuan danok eukitzen gendun preparauta; ia zelako puertua zan hau. Eta gero ein zienian honek harrikotiak eta asko jarri zan, asko; hau dragatu zanian ta konsegittu gendun, uste konsegittu gendula zera!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia