Mutriku (Gipuzkoa)

Distantziak neurtzeko erlojua

Distantziak neurtzeko erlojua Distantziak neurtzeko erloju bat erabiltzen zuten. 18 urte zituela ezagutu zuen itsasoan lehenengo hartu-emanetarako irratia. Mendiei begiratuz gidatzen ziren nondik-nora zebiltzan jakiteko. Marinelei txalupa-mutilak abisatzen zien goizaldera norabait irten behar zutenean etxez etxe joanda.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Distantziak neurtzeko erloju bat erabiltzen zuten. 18 urte zituela ezagutu zuen itsasoan lehenengo hartu-emanetarako irratia. Mendiei begiratuz gidatzen ziren nondik-nora zebiltzan jakiteko. Marinelei txalupa-mutilak abisatzen zien goizaldera norabait irten behar zutenean etxez etxe joanda.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Itsasora noiz ere bai.
-Bai, bai. Itsasora deittu juteko eta hori dana patroiak.
-Baiña esan dezunez, orduan ez zauan makinarixarik-eta. Zela egiten zenduten distantziak eta jakiteko nora exakto?
-Bueno ba distantziak, esan dizut lehen, erlojo bat ibiltzen gendun patroiak tripan, erlojo hori pitxa batekin, eta etxetikan ertetetzen zendunian begiratzen zendun erlojuai eta erten deu zazpietan-edo, eta aillegatu gea arrain-tokira hamabixetan-edo. Honenbeste ordu ein dittugu runbo hontan, eta bazekizun etxera zela etorri, al contrario, noroeste jun baziñan, surestian etorri bihar ziñan. Baiña txarra izaten zan atunetan, hori neguan eta bai, baiña atunetan juten ziñanian ertetzen gendun itsasora eta juten ziñan bueno, nortian igual hiru ordu; gero noroestera jartzen giñan eta beste lau edo bost ordu, eta gero halako baten nordestera igual eta pasatzen zien hiru-lau egun eta zuk ez zakizun, mas o menos bai, baiña nun zeozen. Ia ni patroi hasi nintzanian gero e, honek esan dona, eskolan-ta ibilli giñan gu pixkat, Escuela de Pescan-ta, distanziak kartatan ta lanian-ta hasi giñanian-ta ta, tira! Baiña lelengo ez zauan holakoik ezer, ezerez. Radiua itsasora etorri zan, radiua itsasuan ez zauan, aparatoik eta iñok ez zakan barkuak-eta. Ta nik hemezortzi urte eukiko nittuan-edo, lelengo radiua holako poto zahar bat donostiar batek, Arturo akordatzen ein zoala ta, (botatzekua ta), potentia ta, más contentos que dios. Halako radiua ta haretxekin komunikatzen giñan, kosteria o hau o bestia o. Askotan kosteriak: “Cállate hombre, que estoy comunicando con el otro”, eta geuk (...) beti nahi guk geuri atenditzia. Baiña erlojuakin ostientzian más o menos, eta askotan ez giñan etortzen etxera, igual rekalatzen gendun igual sei o zortzi egun itsasuan eiñ itsasuan atunetan, eta bueno, etxera gatoz, lau edo bost milla kilo atun-edo ta etxera. Más o menos etortzen ziñan zu, baiña mendixa ikusi arte ez zekizun nora rekalatuko zendun. Igual joten gendun Frantziako kostara, San Juan de Luz aldera, edo igual joten gendun Santanderko altura. Eta handikan jartzen giñan mendixa, “E! Santander da hori, Santanderko..., haura Santaderko mendixa! O Santoñako fraillia o, haura o!” Etortzen giñan orduan handikan tak! eta etxera.
-Mendixak ezagutu bihar.
-Mendixak ezagutu eta gero mendixak (...) giñan, etxera. Baiña ez zauan. Gero bai, gero hasi zianian aparatuak eta “coser y cantar”.
-Telefonoik eta asko ez zan egongo. Mariñelei abixatzeko-ta zela egiten zan?
-Telefonoik ez zauan granoik’e. Eta etxian ere ez telefonoik, ez mobillik, telefonoik etxietan ere ez. Mariñelei abixatzeko juten zan txalopa-mutilla, hori bestia gaiñera txalopa mutillan eginkizuna, hamahiru-hamalau urtekin-ta, txalopa-mutilla juten zan gizon danai deitzera banaka-banaka, igual goizeko ordu batetan-edo patroiai etortzen zakon Exkotera, Exkote zan hemendikan pixkat urrutixo zaona, bestiak barruko kalak ba goizeko hiruretan eta lauretan-eta ertetzen zan, baiña Exkotera erten bihar zan hamabi tt´erdiak, ordu batak. Patroiak deitzen zion txalopa-mutillai, juten zan patroia txalopa-mutillan etxera, eta esan zion: “Deittu gizonai!”, Txalopa-mutilla segittuan saltoka, jantzi galtzak eta abante saltoka etxetik etxe. Orduan argirik ere ez zeon Mutrikun gure gazte denporan, gabian kendu eitten zan argixa; argi triste sinple batzuk egoten zien gabeko hamaikak arte, gero kendu eitten zan argixa. Argirik gabe norbere sonbriai begira askotan (...) eta dedios! Baten bat datorrela gure atzetik. Eta etxia hasi, nik nakazen gizonak txalopa-mutill nabillela, Torromotoneko, han bizi zan gaillegua, Maneiro-edo esaten zixuena, handik hasi, lelengo juten nintzan urrutixen zauan tokira, eta bestek hor barrena, hotel haundixan barrena, Txiki-tta hor eozen kuadrilla haundixena-ta, gero bueltan herri danai txalopa-mutillak deitzen zion banaka-banaka.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia