Mutriku (Gipuzkoa)

Bajurako arrantza

Bajurako arrantza <p>Bajurako arrantzan denboraldi ezberdinak izaten ziren arrantza bakoitzerako. Neguan tretzekin gastua egiten zen eta dirurik ez zenez izaten, udaberrian ordaintzen ziren. Udaberrian San Jose aurretik hasten ziren antxoatan; atunetara Galiziara eta Xixon aldera joaten ziren. Afrikako kostan arrantzan ibiltzen zireneko kontuak. Casablancan (Maroko) bizitakoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bajurako arrantzan denboraldi ezberdinak izaten ziren arrantza bakoitzerako. Neguan tretzekin gastua egiten zen eta dirurik ez zenez izaten, udaberrian ordaintzen ziren. Udaberrian San Jose aurretik hasten ziren antxoatan; atunetara Galiziara eta Xixon aldera joaten ziren. Afrikako kostan arrantzan ibiltzen zireneko kontuak. Casablancan (Maroko) bizitakoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bajuran zer zenuten urtean arrantzaldi fijuak, enerotik martzora ez tdkit zer. Zela izaten zen hori?
- Bai-bai, egoten zien tenporadak, neguan izaten zan bixigu denporia ba hori izaten zan, hasten zan San Anton aurretik haiketa febrero arte-edo izaten zan bixigua. Baiña, klaro, ez zan izaten fijua, lehen esan deuna, itsasoko gauzak sekula ez die izan fijuak; eta hori arraiña harrapatzen baldin bazan, arraiñik ez bazan harrapatzen, beste ofizio batera kanbixau bihar zan han, lokesea, han ez bazauan bixiguik-edo... Eta askota juten giñan gitxi harrapatuta esaten zana, askotan egoten zian esaten zebenak: “afaixa bada’re ekarrikeu ta, etxerako afaixa bada’re ekarrike’u”. Ba neguan eitten zian gastuak, kordak eta tretzak eta eitten eta kordak, itten zan gastu bat, eta gastu haura pagatzen zan beti primaberan, porke neguan ez zan irabazten haura pagatzeko diruik, porke haura pagatzen hasten bagiñan gizonak ezin zoen diruik etxera eraman, eta partilliarena eiñ eta andria etxian hainbeste umekin igual, eta partilla gabe aste bat jun eta bestia jun, eta itten zan ba partillia etxera arraiñakin eta gastuak laga primaberako edo udako pagatzen zien antxoiakin edo atunakin. Eta itten zan negua ba pasatu ahal zan modura. Gero primaberan hasten giñanian, orduan hasten giñan antxoatan igual San Jose aurretik, gure gazte denboran esate’et hori, hasi giñanian itxasuan. Eta primaberan harrapatzen zan arraiña bajuratan-ta, izurdiakin-ta, barkuak, lehen esan dotena, ez zien haundixak-eta. Hona barrura arte etortzen zan arraiña. Hemen egoten giñan zaiñ igual eta egunez bajuratako arraiña ekartzen gendun, ehun arruan ta berrehun-ta. Ehun arruan zien pues milla ta bostehun kilo-edo ta, bestiak bi milla kilo ta, asko zan porke barkuak (...) etortzen giñan hona atera ta; primaberan hola ibiltzen giñan. Eta gero atunetan juten giñan Gijon arte-edo, Galizia arte-edo juten giñan atunetara, eta handikan itten gendun kosteria jeneralmente, porke hona etortzeko urruti-tta. Arraiña jeneralian goragotikan Kantilla edaten giñon, Frantziako kostara sartzen zanian arraiña, behiñ agosto ezkero, eta orduan ba hurrago egoten zan etxia eta etxera etortzen giñan atunakin-ta; baiña lelengo Gijona ta juten giñan, Coruña ta kazan ibiltzen giñanian. Eta hemezortzi gizon beti barruan, e, hamasei-hemezortzi gizon beti barruan. Eta orduan jendiak gosia etxian-ta gosia eta dirua nahi etxera ekarri-tta. Ni jun nintzanian Dakarrera hogeta hiru urtekin, esan det lehen jun nintzala Dakarra. Eta harrezkero juten giñan beti o beste barkua ein noanian, beste barku berrixa ein noanian ere juten giñan Algecirasen basia eiñ eta juten giñan Afrikako kostara arrantzara. Juten giñan Casablancan barrena-ta, Safi tta horrek danak juten giñan, bajatzen giñan igual e ixa Dakarrera arte berriz’e Inmaculadakin. Baiña orduan eitten gendun, arraiña eskarmentauta nauan ni (...), eitten gendun arraiña geuk ekarri gora Algecirasa eta Algecirasen saldu. Eta egun bi pasatu (biharrian) Algecirasen, bi egun pasatu baiña juten giñan arraiña salduta dirua kobratu ta danak eindda itsasora atzera juten giñan. Eta han anekdotak kristonak Casablanca aldian ta hor-ta. Baten sartu giñan Casablancara, eiban egualdi eskasa ta sartu morduak (moruak?), fondiauta han badixan, e, eta sartu morduak barrura ta, ixa ostutzera dana harek etortzen zian. Ta guardixa in bihar han barruan-ta, eta puertora juten ez (...) uzten han Agadirren-ta. Ez zatan gustatzen molliai amarratzia barkuik porke asaltua seguru zauan. Egon bihar zan “con pies de plomo” han. Eta anekdotak kristonak pasatzen zakuzen, beltzak kaiuko haundixekin-ta hamabost-hogei beltz igual gabian. “(...) kostauan. Aiba dios!, zer...?”. Gosia harek eta jatera ta sartzen genduzen barrura kozinara eta jaten eman-ta, joe!, felizao harek jaten zebenian. Erdixak ardaorik ez zeben eraten mahometanuak... Holako anekdotak ehun milla itsasuan. Txar danak ahaztu itten die, baiña gauza eskas asko pasauta, eta gero onak’e bai arraiña aukeran harrapatzen zendunian eta gero junda ondo saltzen bazendun kriston harek eta...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia