Juan Mari Alkorta Alzibar
Mutriku (Gipuzkoa) (1956)
Biografia
Arbelaitz baserrian jaioa, sei anai-arrebako sendian. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Itziarko Arantza baserrikoa. Zesta-puntari profesionala izan zen hamabost urtez Estatu Batuetan eta Bridgeport frontoiko hiru urteko grebak bete-betean harrapatu zuen. Anaia Agustin ere zesta-puntan ibili zen Ameriketan. Saturrarango kanpina baserriko lurretan sortu zen 60. hamarkadan. Umetako, gerraosteko, Saturrarango seminarioaz, pilotaz eta kanpineko kontuez aritu da, Arrate Alkorta eta Agustin Alkorta anai-arrebekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUT-095 | 2022 | Mutrikuko gerra zibilaren memoria | Nerea Arrizabalaga - Arantza Ugarte |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute