Adela Romero Urreisti
Mutriku (Gipuzkoa) (1942)
Biografia
Mutrikun jaioa, sei anai-arrebatan nagusiena. Adelaren aita Dicastillokoa (Nafarroa) zen, baina bere herritik ihes egin behar izan zuen “gorrixak” zirela eta. Mutrikuko Saturranera heldu zen, eta, bertan soldadu zegoela, gaixotu egin zen. Mutrikuko familia batek hartu zuen etxean. Arrantzalea izan zen Mutrikun, bajurako barkuan. Ama, berriz, mutrikuarra zen. Adela eta bere ahizpa Maria Pilar Hotelean bizi ziren Ibirriaga auzoan. Hotel txiki eta Hotel haundi sutan erre ziren eta familia osoa etxerik gabe gelditu zen. Bertan hil ziren beraien aitona eta izeba Juanita. Anai-arreba guztiak sakabanatu egin ziren. Eskabetxean lan egin zuen Adelak, Busto fabrikan; ondoren sare-konpontzailea izan zen. Bere ahizpa Maria Pilarrekin batera egin zitzaion elkarrizketa gerrako kontuen inguruan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUT-093 | 2022 | Mutrikuko gerra zibilaren memoria | Nerea Arrizabalaga - Arantza Ugarte |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute