Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz (Bizkaia)

Bizargile eta abarkagile

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUN-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

gaztetan Bilbora sastre ikastera joaten pentsatu zuen, baina azkenean bizargile ikasi zuen. 18 urterekin bizartegia jarri zuen Munitibarren, eta Gernikan ere aritu zen abarketak egiten; azken langintza horretan denbora gutxi iraun zuen. Azkenean, lokak berean jarri zuen abarketan egiteko tailerra eta bizarra kentzekoa. Abarketetarako materiala Azpeitiko Jose Mari Astigarragari erosten zion. Bere dendan eta beste dendei enkarguz ere saltzen zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bueno... neuk esangotzuk neure gaztetaren asitteko ipointtu batzuk. Da lelengo pentzau naban, ba, sastre jutie Bilbora. Sastre, bai, sei illebete einjje molda politten negola, ba, etxera ekarri nenduen da, ba, lastima ixen san da, gero, ba, gero, ostabe etxi’n pentzau genduen, ba, aitte sanak pentzauban, ba, ostabe, ba, abarketak edo bixerra kentzen ikesi edo barberijje edo soser, da gero barberijje ikesi naban lelengo ostabe. Da, ba, barberijjoi, ba, ipini naban neuk amasortzi urte neukesanien da gero, ba ostabe abarketak egitten ikesi bidala, ba, da tire... abarketak eitten Gerniken. Da Anjel Lejarreta esetetzeana san abarketerue da enaban nik denpora asko eiñ se orduko puntadie botateko manejo andijje artute neun sastrerijjan da. Enaban esebe denporarik eiñ da, ba, tire...
Gero, barberijjok eta sastrerijjok eta, danokiñ ipiñi naban lokalttu bat da gero, ba, oñ iarogei urte eukittuan arte segidutzet lanori da ontxe... urte bi itxitzet danai da oñ emetxe, ba, triski txe traska,.. emetxe selan edo alan.
Materijjala, Aspeittittik ekartenaban, Jose Mari... Jose Mari... Jose Mari, Jose Marin tall,.. sertik, tailerretik ekarteneban ori... Astigarraga, Jose Mari Astigarraga da, ba, arek teiefoniau eskero be bardiñ botateban: neuk ser bien, axe.
Gero, ba neuk emen abarketak einjje, ba saldu berton eittenittun. Gure ixeben deudaku'pe, ba, eurentzako be ia abarketa batzuk eingo neukosan da... es, esileinan nik eiñ se... astotxintxie ser dan estakixu su’ paiña, astun sera... amarrie asko eittenaban iigias da are’pe asko... dendakuek siren, Gernikako dendak eta ferreterijjetaku’k eta asko kasteteben, Markiñeku’pe bai tte, ta, ba, danak eitteko ta, ba, eitten be denpora ona bada bierra soser ein bier da, ba, alatxik neure abarketok eta, ba, gero egunin dosena bat eitteko abilldadie euki naban, tela ta aspi.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia