Baserriko lana ez da egundo amaitzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUD-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko bizimodua gogor-gogorra zen, goizean goizetik hasi behar ziren lanean, ez da egundo amaitzen. Uda gogorragoa zen batzeko eta gobernatzeko jenero asko baitzegoen; negua, ostera, lasaiagoa izaten zen. Behiak, oiloak, txerriak, astoa... zituzten.
- Proiektua: Mundakako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko abenduaren 19a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: MUD-003/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Zelakoa izeten zan baserrixe egun normal bat goixien goixetik hasitte?
-Gogorra, gogorra orduen. Biher asko ein biher izeten zan. Ze handixik bizi be izeten zan ta biherra ein biher izeten zan. Goixien hasitte “de sol a sol” esaten dan lez. Ze hau ein biher da, baserriko biherra egunero ez da akabaten. Hau ein bozu hau dekozu ta baserriko biherra ordun oingo diferente…oingua ez da ize orduan. Ordun handixik bizitzen zan ta dana, baten ez bada behixek ez bada txahalak, txahalak ez bada oilluek edo txarrixek, edo bedarrak edo artuek edo garixek edo, beti egoten zan. Udie izeten zan gogortxuaue, ze uden generue egoten zan ba batzeko ta gobernateko. Negue ba trankiltxuau apur bet, negue trankiltxuau apur bet, ze eitten zan lez erreserbie ba bedarrak eta eitten zien sikuek ta erreserbie eitten zan lez ba, negu beti izeten zan trankiltsuaue, baie udie gogorraue. Ta holantxe, hoixe zan gure bizimodue, harik eta handik eskapatia akordau arte hantxe, hantxe dale. Haxe zan gure bizimodue.
-Ganaue eta danetarik euki zenduen? Ganaue eta animalixek-ta danetarik?
-Bai, behixek ta txahalak euren txahalak ta astue ta txarrixe, oilluek, baserriko gauzek ba etxerako.
Egilea(k): Jaione Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!