Ramon Andonegi Ormaetxe Itturritxu

Mundaka (Bizkaia) (1926)

Biografia

Bermeogaz muga egiten duen Iturritxu baserriko semea, bere ezizenak dioskun legez. Aita zuen bertakoa, baserritarra; ama, ostera, Fruizkoa zen, esne-saltzailea. Lau neba-arrebatatik hiruk egin zuten aurrera. Gazterik hasi behar izan zen beharrean, baserriko bizimoduak horrela agintzen du-eta. Hori dela-eta, ahal zenean baino ez zen joan eskolara. 1937an istripu bat izan zuen eta ez zen sekula gehiago eskolara bueltatu. Sasoi hartan, gerran, etxetik atera zituzten ganadu eta guzti, baina laster bueltatu ziren bertara. 19 urtegaz baserria eta bertako bizimodu gogorra utzi eta soldadu joan zen. Soldadutzatik bueltan, nabigatzaile lanera joan zen. Itsasoan eta soldadutzan sukaldari lanetan aritu zen. Tartean Artxandako Trueba ikastetxeko sukaldaria ere izan zen bederatzi urtez. 30 urtez Bilboko Deustun bizi arren, sekula ez zuen ahaztu bere jaioterria eta gerora ere bertara bueltatu ziren.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUD-003 2012 Mundakako ahotsak
MUD-004 2012 Mundakako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskolara 11 urtera arte eta gutxi Bideoaren ikonoa
2 Baserriko lana ez da egundo amaitzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Etxeko jeneroa jaten zuten, beti gauza bera Bideoaren ikonoa
4 Artilez eta garafaz egindako koltxoiak Bideoaren ikonoa
5 Artoa eta labasua Bideoaren ikonoa
6 Errotara ezkutuan Bideoaren ikonoa
7 Eguzkiarekin gari-jotzea errazagoa da Bideoaren ikonoa
8 Lurra lantzeko tresnak Bideoaren ikonoa
9 Zapak Bideoaren ikonoa
10 "Gazunaskak" eta izozkailurik gabeko bizimodua Bideoaren ikonoa
11 Gurdia Bideoaren ikonoa
12 Behien gaixotasunak Bideoaren ikonoa
13 Karea Bideoaren ikonoa
14 Asturiastik ekarritako ikatza Bideoaren ikonoa
15 Modesta "Kojie" Bideoaren ikonoa
16 Fraideak eta herriko eskola Bideoaren ikonoa
17 Erdaraz egiteko arazoak Bideoaren ikonoa
18 Zaldarrarentzako etxeko erremedioa Bideoaren ikonoa
19 Behien zaldarrak Bideoaren ikonoa
20 Gernikako bonbardaketa Bideoaren ikonoa
21 Gernikako astelehenetako eria Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia