Jose Mari Sarasua Lezamiz

Mundaka (Bizkaia) (1929)

Biografia

Mundakakoa, aita Bilbon jaioa zen baina Mundakan adoptatua; ama, berriz, Bermeokoa. Aitak itsasoan egiten zuen lana eta ama Donostian egon zen neskame; Hondarribian ezagutu zuten elkar. Lau senidetan hirugarrena zen Jose Maria (anaia zaharrena umetan hil zen). Gerra hasi zenean, familia ihesi joan zen,Santarderreraino. 1948an Ameriketara joan zen, artzain, Elkora (Nevada) bost urteko kontratuarekin. Istripu bat izan ostean, hilabete batzuetan Star Hotelean egin zuen lana, tabernari; osaba-izebak ziren hotelaren jabeak. Handik Boisera joan zen lanera: behi hiltegi batean egon zen eta baita artzain ere; Winemuccan ere ibili zen meatzetan, hainbat hilabetez. Bere emaztea izango zena ezagutu zuen Boisen: Anita Garate (Boisen jaioa, baina euskal jatorrikoa) eta 1958an ezkondu egin ziren. 1964an Star hotela erosi zuen (Juan Aldazabalekin batera) eta Elkora joan ziren bizitzera; bertan jaio ziren beraien lau seme-alabak. 1989an hotela saldu eta Boisera bueltatu ziren. Margolaria ere bada Jose Mari eta hainbat sari irabazi ditu. 

Zintak

KodeaDataProiektua
MUD-008 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita moduan bera ere mundakarra
2 Gurasoak Gipuzkoan elkar ezagutu
3 Gerran herritik kanpora
4 Mundakatik Gernikako bonbardaketa entzun zuten
5 Elkoko Star hotela osaba-izekoena
6 18 urtera arte ikasten, Euskal Herrian lanik ez
7 Ama eta izeko "dei egitekoak"
8 Ameriketara sekula ardirik ikusi barik
9 800 dolar Ameriketara joateko
10 Artzain guztiak bizkaitarrak eta nafarrak
11 Bilbotik Elkorako lehen bidaia
12 -35 gradutan artzain
13 Amerikako hasierak eta jatekoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia